2013/08/31

Grebalarien aldeko ekimen ugari datozen egunetan

Datorren irailaren 11 eta 12an Bilboko lau gazte epaituak izango dira Bilboko epaitegietan, Deustuko hiru gazte eta Indautxuko Aitor Fernandez, Piol.

Gazte horietako hirurentzako fiskaltzak 14 urteko kartzela-zigor eskaera luzatu du, iragan martzoaren 29ko greba orokorraren egunean gertaturiko liskar batean parte hartu izanaren akusaziopean.

Gazteek behin baino gehiagotan gertaturiko liskarrean parte hartu ez zutela aldarrikatu dute, eta euren kontrako akusazioa montai polizialtzat jotzen da.

Apeiketa burutzearen hariara datozen egunetan ekimen ugari burutuko dira. 
Parte hartu!!

Irailak 2 (astelehena).   Asanblada irekia. San Pedro plazan. 20:00tan
Irailak 3 (asteartea).      Prentsaurrekoa Epaitegiaren aurrean (Albia lorategian). 11:00tan
Irailak 6 (ostirala).         Konzentrazioa Ertzaintzaren Deustuko komisaldegiaren aurrean. 19:00tan
Irailak 7 (larunbata).      Martxa: Jesusen Bihotzetik. 12:30tan
Irailak 11 (asteazkena). Konzentrazioa epaitegiaren aurrean. 09:30tan
                                       Manifestazioa Deustuan. San pedro enparantzatik. 19:30tan
Irailak 12 (osteguna).    Konzentrazioa epaitegiaren aurrean. 09:30tan

No hay comentarios:

Publicar un comentario