2013/10/22

Epaiketa politikorik ez!! Libre! Larunbatean manifestazioa Bilbon

Pasa den ostiralean asko izan ginen Indautxuko kaleetan zehar Kirruli Kultur Elkartea eta gure lagun Patxiren alde kalera irten ginenok.

Epaiketa politikoen aurkako borrokak beste hitzordu garrantzitsu bat du datorren larunbatean, urriak 26.

Arratsaldeko 5:30etatik aurrera Jesusen Bihotzeko enparantzatik 'Irtenbidearen alde, eskubideen alde. Libre. Epaiketa politikorik ez! lelopean nazio manifestaldia burutuko baita.

Kirruli eta gainontzeko kultur elkarteen alde, hator!
Patxi ta gainontzeko auziperatuekiko elkartasuna!



No hay comentarios:

Publicar un comentario