2013/10/06

Kirruli eta Patxi Libre! Manifestazioa Indautxun

Urriaren 17tik aurrera ezker abertzalearen kontrako makroepaiketa berri bat hasiko da Madrileko Auzitegi Nazionalean, 30 euskal herritar baino gehiago epaituak izango dira haien herri eta auzoetan euren jarduera politikoa garatzeagatik.

Epaituak izango diren pertsonen artean Patxi Bengoa indautxuarra dugu.

Horrez gain 100 elkarte eta herriko taberna baino gehiago mehatxupean daude ere, eta horien artean aurkitzen da Kirruli Kultur Elkartea.

Eraso honen aurrean ezin gara geldirik egon.

Datorren urriaren 18ko arratsaldean, ostirala, Indautxu mailako manifestaziorik handiena egin nahi dugu.Data arreserbau!!

#KirruLibre
#PatxiLibre





No hay comentarios:

Publicar un comentario