2013/11/10

'Bertsolari' filma, zuzendaria eta bertso-saioa Abandon

Bertsolariak bat-batean botatzen ditu bertsoak euskaraz. Ahozko tradizio honek jakin du eboluzionatzen eta gure egunotara egokitzen, bai eta belaunaldi gazteekin konektatzen ere. Estetika soileko artea izanik, harridura sortzen du ikusgarritasuna eta efektu bereziak nagusi diren egunotan. Azken bertsolari txapelketa nagusian, 14.000 lagun elkartu ziren zortzi bertsolari zuzenean ikusteko. Film hau bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian egindako bidaia da. Zuzendariak berak azaltzen duenez: “Gaiak berak lagundu digu estimulu moduan filma sortzeko prozesuetan. Asko gozatu dugu inprobisatzen, gidoia filma egin ahala idazten, lehenik amaiera pentsatzen –bertsolariek egiten duten bezala–, bertsoen egitura eta pelikularena alderatzen, isiluneekin eta biluztasunarekin jokatzen, bertigoarekin”.

Filma ikusteko aukeraz gain...

- Amaia Iturriotz, Malen Amenabar, Txaber Ormazabal eta Peio Ormazabal bertsolaritza saioa eskianiko dute.

-  Asier Altuna, filmaren zuzendaria eta Gaizka Bourgeaud, filmaren argazki-zuzendariaren hitzak entzuteko aukera izango duzue.

Azaroak 12, asteartea, 19:45tan Teatro Camposeko 'Cupula' gelan (Bertendona kalearen 3. zenbakian) 

No hay comentarios:

Publicar un comentario