2013/11/08

Iniciativa ERRIGORA ekimena. Nafarroako hegoaldean euskara sustatzeko

ERRIGORA egitasmoak Nafarroako hegoaldeko nekazaritza bultzatu nahi du  Merkataritza globalizatuak etekin gutxi uzten die bertako nekazariei. Euskal Herriko etxeetan zonalde horretako produktuak konsumitzea garrantzi handia du. Egitasmo honekin “zona no vascófona” delakoan euskara bultzatu nahi dugu baita ere. Hori guztia auzolanean oinarrituta, AEK, Sortzen, Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sarea elkarteak batu dira kanpaina hau aurrera ataratzeko.

Argazkian agertzen den otzara izugarria 50 eurotan saltzen da. Nafarroako hegoaldeko produktuak dira, kalitate maila altuko produktuak eta nekazaria aitortzen dutenak. Edozein dendetan kobratuko zizuten prezioa da, baina, hainbat jendearen lanari esker, prezio honen %25a euskararentzat izango da.

Otzara eskuratu nahi baduzu, Indautxuko Kirruli Kultur Elkartean apuntatu azaroaren 15a baino arinago. Eman zure izena, helbidea, telefonoa eta 50 euro. Otzara Azaroaren 30ean hartu ahal izango duzu Kirruli Kultur Elkartean bertan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario