Abian da duela hiru hilabete Bilbo Handiko herri mugimendua oinarri duen 97FM irrati libre
berriaren lan taldea. Lehengoan Bilboko Zirika aretoan jendaurreko
lehenengo aurkezpena egin zuten eraikuntza prozesu etengabean dagoen
irratiko kideek. Aretoan bildutako lagun kopurua dugu, egitasmoak
Jendearengan piztu duen jakin-minaren isla zuzena. Izan ere, Tas-tas
irrati libreak uda aurretik Bilbo Handiko dialean utzitako hutsuneak
entzule ugari umezurtz utzi baititu. Irratiko kideek nabarmendu zuten
modura, emititzeko behar duten guztia prest dago, Tas-tas.ek dialean
utzitako tokia, plaza berrian kontsumitzaileen eskubideak defendatzen
dituen elkarte batek eskainitako aretoa, Tas-tasek eskainitako zenbait
baliabide tekniko, eta oinarrizko programazioa osatzeko beharrezkoak
diren ideia eta pertsonak ere bai. Edozein kasutan, egitasmoa
ziurtasunez abiatu ahal izateko, hilean 10 euro ordainduko dituzten 100
lagun bildu behar dituzte oraindik. Erronka potoloa izanik ere, baikor
ekin diote irratiko lagunek helburua gauzatzeari. "Lortuko dugu. Zalantzarik ez dugu" baieztatu zuten.
Anima zaitez, eta egin zaitez bazkide!!
Informazio gehiago:
aurkezpena
http://97irratia.blogspot.com.es/
https://twitter.com/97irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario