Zer da tanta izatea?
Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko itsasoarekin
bat egitea, eta oinarrian, manifestu honekin. Gure etorkizunaren alde
lan egitea. Jendarte honen gehiengoaren borondatearen defentsan aritzea
da tanta izatea.
Konpromiso bat da, jarrera bat. Bustitzea da, ekitea, komunikatzea, nork bere esparrutik eta ahal duen heinean.
Gauzak aldatu nahi dituen herri ekimen handi baten parte izatea da.
Asko dugu jokoan orain, eta une historiko honetan protagonista
bihurtzearen pareko da tanta izatea.
Mobilizazio bati atxikimendua ematea baino askoz harantzago doa:
prozesuari energia positiboa eman nahi dion ekintza sozial erraldoi
batean esku-hartze aktibo izatea da. Zeren, estatuen jarrera ikusirik,
herritarren konpromisoak baizik ez ditu gauzak mugiaraziko,
konponbidearen aldeko konpromisoak, alegia; eta zeregin horretan
ezinbestekoak dira gure tanta guzti-guztiak.
IZAN ZAITEZ TANTA, ORAINTXE
Sartu zure datuak, formularioa bidali eta tanta izango zara. Mezu
elektroniko bat jasoko duzu, ekimenean parte hartzeko modu desberdinak
azaltzen dituena; horrez gainera, euskarriak eta informazio gehiago ere
aurkituko duzu bertan.
Antolaketarako eta komunikaziorako tresna gisa erabiliko ditugu zure
datuak. Haien bidez jakingo dugu, lehenik eta behin, zertan lagundu ahal
edo nahi duzun, eta bitartekoak jarriko ditugu tanta guztiak auzolan
handi batean antolatzeko. Horrekin batera, ekimenari buruzko informazio
gehiago bidaliko dizugu.
Informazio gehiago: http://izan.tantaztanta.info/
No hay comentarios:
Publicar un comentario