2013/01/23

"Rosa Luxemburgo" pelikula ikusgai

Urtarrilaren 27an “Rosa Luxemburgo” filma proiektatuko dute. 

1919ko urtarrilean estatu Alemaniarrak Rosa Luxemburgoren bizitzarekin bukatu zuen. Data horri erreparatuz eta pentsalari Marxista garrantzitsu horren lana gogora ekartzeko film horren emanaldia eskainiko dute igandean, hilaren 27an, arratsaldeko 19:00etan, Erronda kaleko 12. zenbakian dagoen Gatazka gunean.





Eztabaidarako eta zinema kritikorako esparru bat, horrela esan ahal zaio ekimen 
horri.Hilaren azken igandeetan, Komite Internazionalistak erakundeak filma bat 
proiektatuko du,hausnarketa eta eztabaidarako leku bat sortzeko. 
Film bakoitzak gaia proposatuko du errealitate ezberdin bat islatzeko. Balio
artistikoa eta zinematografikoa dituen filmak aukeratuko ditugu eta aldi berean
ikuspuntu kritiko batetik gizartea aztertzen dutenak. 
Debatea sortzeko filmak Bilboko igande arratsaldetan. 
 
 

2013/01/21

Basauriko espetxean AMNISTIA aldarrikatu dute

Iratxo margolariek ekintza burutu zuten iragan larunbatean.

Hizki larriz AMNISTIA eskatu zuten eta bereziki Aitzol Gogorza gaixo dagoen euskal preso politikoaren askatasuna eskatu zuten ekintza ikusgarri bezain polit baten bidez.




2013/01/20

7katu gaztetxea ekitaldiz beteta

Laister, Bilboko Alde Zaharreko 7katu gaztetxeak 6 urte beteko ditu okupatu izan zenetik.

Urteurrena ospatzearren gaztetxea dinamizatzen duen asanbladak ekitaldi kultural pilo interesgarri antolatu ditu datozen egunetarako Bilboko alde Zaharrean: Antzerkia, kontzertuak, dokumentalak,...

Ekimenak urtarrilaren 23tik (asteazkena) hilaern 29 bitartean burutuko dira (asteartea).

Aukeratu gustukoen dituzuenak eta hurbildu 7katura!!


2013/01/17

Euskal gazteria libre eta legala

Pasa den abenduaren 18an, Oreretako sei gazteren aurkako sententsia irmoa atera suen Auzitegi Gorenak, hauetako 5 gazterentzat gartzela zigorrak ezarriz. Honen aurrean, urtarrilaren 19an, larunbata, Donostian, manifestazioa deitu du ELEAK mugimenduak, goizeko 12:30etan Boulevardetik abiatuta. Hau horrela izanik, Euskal Herriko herri eta hiriburu ezberdinetan kontzentrazioak deitu ditu ELEAK mugimenduak, eta Bilbon ere horrela egiteko determinazioa hartu dugu. 

Horretaz gain, aste honetan bertan jakin dugu Santutxuko auzokidea den Lander Fernandez iheslaria, Erroman bere etxean atxilotua bizi dena, Espainiaratzeko estradizioa onartu izan dela

Ostiralean, urtarrilak 18, konzentrazioa, 19:30tan Arriagan 
Errepresioa ez da bidea!
Euskal gazterialibre eta legala !
Lander askatu!




2013/01/14

Una lección del mejor alcalde del mundo

Premio Alcalde del Mundo, World Mayor es un premio bienal organizado por la Fundación Alcaldes de Ciudad "The City Mayors Foundation" desde el año 2004.

The winner and runner-ups of World Mayor 2012 will be chosen based on the number of nominations in relation to the size of their cities and, more importantly, on the persuasiveness and conviction of testimonials received during this year's World Mayor Project. Below we publish a selection of comments received to date about WM nominee Iñaki Azkuna, Mayor of Bilbao, Spain. Mayor Azkuna has signed up to the City Mayors.

 Azkuna es el «mejor alcalde del mundo». Así lo acaban de fallar los miembros de la fundación británica City Mayors en Londres, que reconoce a los mandatarios que más han contribuido con su gestión pública a sus ciudades, «tanto nacional como internacionalmente».

Y el 12 nos dio su primera lección magistral en Bilbao.

Se celebró en su ciudad, Bilbo, una manifestación en pro de los derechos humanos más elementales para los presos políticos vascos, así lo consideró hasta un juez de la Audiencia Nacional. Posiblemente fue la mayor en la historia de esta ciudad. Y el alcalde, hombre parlanchín, dicharachero y de micrófono, esta vez guardó sepulcral silencio. Y, naturalmente, se quedó en casa.

Y si ante la queja de una visitante por cobrarle un bar 8 euros por un plato de jamón llamó el Sr. Azkuna a los bilbaínos a ser elegantes y acogedores con  quienes nos visitan, ante la aportación e ingreso de miles de euros al comercio de Bilbao por los ciento y pico mil asistentes a esa multitudinaria manifestación el gran silencio de este alcalde debiera interpretarse como gesto poco elegante y grito  grosero de desprecio.

Muy significativo, Sr. Azkuna.

(Mikel Arizaleta)

2013/01/10

Larunbatean Bilboko kaleak bete ditzagun

Kartzelak hustutzeko....kaleak bete!

Berriro ere, datorren larunbatean Autonomia kalea txiki geratuko da euskal presoen eskubideen aldeko hainbat jende biltzeko.
Tamalez, ez da lehenego aldia izango, baina espero dugu azkena edo behintzat azkenetarikoa izatea.

Dakizuenez manifestazioa arratsaldeko 5:30tan izango du bere hasiera La Casillan, baina aurrez, goizean zehar giroa egongo da, eta ekimen ezberdinak burutuko dira Areatzan eta Alde Zaharrean: bertsolariak, herri-kirolak, trikitixa, kontzertuak,.... eguerdia bitartean.

Manifestaziora joan aurretik Kirruliren tabernatik igarotzera animatzen zaituztegu, bertan bazkalosteko kafea har dezazue.

Manifestazioarekin bat egiten dugunez 17:30tik 19:30ra bitartean Kirruli Kultur Elkartearen egoitza itxita egongo da.

2013/01/07

Kirruli Kultur Elkartea sare sozialetan

Argi dago gizarte sareek egundoko garrantzia hartu dutela pertsonen arteko harreman eta komunikazioan, gazte jendearen artean batez ere.

Horretaz oharturik Kirruli Kultur Elkarteak Facebooken bere orrialde propioa ireki zuen bere garaian eta jada 350 lagun inguru komunikatzeko aukera dugu bertan.

Orain Twitterren ere kontu bat irekitzea erabaki du Kirruli Kultur Elkarteak. Egun batean jada 120 lagun baino gehiago Indautxuko, Bilboko eta Euskal Herriko berriak Kirruliren ikuspuntutik ezagutzeari animatu dira.

 Animatu zuk ere eta jarrai gaitzazu Twitterren edo izan zaitez gure laguna Facebooken.

http://www.facebook.com/kirruli.ielkarte

https://twitter.com/Kirrulitaberna


2013/01/02

Kirruliren gunea, ikasteko aukera ederra Indautxun

Jada azterketa garaia da unibertsitatean ikasketak burutzen ari dituztenentzako ikasleentzat.

Garai honetan zaila izan ohi dute ikasleek ikasteko toki aproposa topatzea, askotzan ilaran egon behar dute dena delako gunea bere ateak ireki arte (alondegia, liburutegiak,....).

Hori dela eta, azterketa garaia bitartean Kirruli Kultur Elkarteak bere beheklo solairua eskaintzen die ikasleei bertara ikasten etor daitezen. 

Isiltasuna eta ikasteko aukera Indautxun bertan, goizeko 9tatik gaueko 9etara bitartean.

Hator!!