TOUR-era ZAZPIAK BAT TALDEAREKIN
Futbol denboraldia bukatu da baina udan ere ekintzak antolatzen jarraituko dugu. Oraingoan Frantziako tourra dela eta, Tourmalet-eko etapa ikustera joateko autobus bat aterako dugu. Etapa horretara milaka euskaldun joango dira eta asteburu on bat pasatuko dugu jai giroan. Zapatuan, uztailaren 11an, arratsaldeko 2etan irtengo gara Kirrulitik. Lau ordu inguruko bidaia daukagu eta beraz zazpiretan edo han egotea espero dugu. Edaria eta janaria eramango dugu. Haima bat montatu eta bertan garagardo kañero bat jarriko dugu barra libre eskeintzen. Gauean, parrillada bat egingo dugu afaltzeko. Hurrengo egunean txirrindulariak pasatzen ikusi eta bueltako bideari ekingo diogu. Lo egiteko bakoitzak bere denda ta saku eraman beharko ditu. Ez ahaztu han mendi puntan ez dagoela ezer, beraz ura, iganderako janaria, edari gehiago nahi baduzue …. eraman beharko duzuela. Ez ahaztu ere eguzkirako krema eta txanoren bat. Azkenik gogoratu txangoaren prezioa 50€koa dela (edaria eta janaria barne). Zazpiak bat taldekideentzako prezio berezia jarri dugu, 35€ hain zuzen ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario