Atzo Sabin Etxean aurrean senideen autobusa agurtzeko burutu zen kontzentrazioan Ertzaintzak kargatu egin zuen, eta Indautxuko adineko andra bat gertutik jaurtitutako pelotazoak zaurituta suertatu zen. Ospitalera eraman behar zuten.
Nahiz eta asterako kontzentrazioa izan, atzo Barne Sailak hainbat eragozpen jarri zuen, eta baimenduta izan arren, bertan baldintza batzuk esijitu zituzten, esate baterako presoen argazkiak ez eramatea. Hala eta guztiz be, gizon batek bere anaiaren argazkia kamisetan zeramala eta, jendearen kontra kargatu zuten eta bi emakume zauritu zituzten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario