2009/12/11

Euskal presoak Euskal Herrira


Gure Euskal Herrian orain hasten ari den fase berri honetan España eta Frantziako estatuetan preso dauden gure auzokideak inoiz baino gehiago etxean behar ditugu, eta urte berria mani nazional batekin hasiko dugu. Indautxun ere parte hartu nahi dugu auzo moduan eta urte bukaeran antolatuta dauden hainbat ekitaldietan parte hartzeko animatu nahi zaituztegu. Hona hemen egitaraua:
Abenduaren 24an, 19:00etan, kanta-kantari Olentzeroarekin
Abenduaren 26an, 20:00etatik aurrera, presoen aldeko kontzer-talo (kontzertua taloa jaten dugun bitartean)
Abenduaren 30ean, autokarabana 19:00etan.
Abenduaren 31n, trikipoteo 19:00etan, eta gero, 20:00ak inguruan, presoen aldeko brindisa Kirrulin. 21:00etan saskiko zozketa. (Zure zenbakiak eskuratu al dituzu?)

Urtarrilaren 2an, 16:00etan Kirrulin geratuko gara kafe bat hartzeko elkarrekin, eta gero zutabe batean abiatuko gara manifara trikitilariekin.

Ez geratu etxean! Parte hartu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario