2010/03/12

KORRIKA eta AEK RITHen



• Rith 2010 izeneko lasterketa burutuko dute Irlandan martxoaren 9tik 17ra bitartean.-Gaur hasi eta S. Patrick Deunaren eguna ospatzeko 1.600 kilometro egin eta 250 herri eta 15 konderri zeharkatu ostean, Galwayn amaituko da.

Rith gaelikoren aldeko korrika da eta AEK eta KORRIKA ofizialki gonbidatu dituzte antolatzaileek.

• Ideia Euskal Herriko Korrikaren berri izan zutenean bururatu zitzaien antolatzaileei, eta ekitaldia hobeto ezagutzeko asmoz Tuterara etorri ziren iaz 16. Korrikaren hasiera ekitaldira. Orain, Korrika eta AEK gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. Hala, Edurne Brouard Korrika arduradunak eta Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak Dublinen hartuko dute Rith 2010eko lekukoa martxoaren 11n., 382. kilometroan hain zuzen bere, iluntzeko 20:25ean. Karreran parte hartu aurretik, arratsaldeko bostetan hasiko den ekitaldi ofizial batean izango dira AEK eta Korrikaren arduradunak.

• Rith 2010 ekitaldiari buruzko informazio gehiago hemen: www.rith.ie

No hay comentarios:

Publicar un comentario