Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren aurkako jazarpenak ez du etenik, eta hori erakusten dute azken egunotan espetxeetan ematen ari diren mugimenduek. Oraingoan preso politikoak bakartzeko helburuan urrats berriak nola eman dituzten ikusi dugu.
Kolektiboa zatitu eta ezabatzeko helburu argia du abian den espetxe politikak. Preso politikoen aurkako neurriak ez dira une batean edo bestean espetxe batek edo beste batek erabakitzen dituen neurriak. Neurri hauek ondo marrazturiko bide bati erantzuten diote, presoak pertsona bezala suntsitzea helburu duen bide bati. Bide hau Rubalcabaren bulegoetan erabaki eta marrazten da. Asteburu honetan euskal preso politiko batzuei argi esan diete bakartzeen agindua oso goitik datorrela.
Sakabanaketa politikak euskal preso politikoak elkarrengandik bereiztea zuen helburuetako bat. Euskal preso politikoen batasuna hautsi nahi zuten, presoak elkarrengandik banatuz eta sakabanatuz. Geroztik, beste hamaika neurri jarri dituzte abian helburu berdinean sakontzeko, eta azken mugimenduak oraindik helburu horretan itsututa jarraitzen dutela erakutsi du.
Eraso berri hau gertatu den espetxeen artean, badaude gure 3 auzokide presoak bahituta daudenak
Aitor Fernandez “Piol”
ALMERIA:
Binaka jarri dituzte.
Espainiako Polizia Nazionalaren kontrola jarri zuten larunbatean espetxe atarian, senideak gelditu zituztelarik
Josu Amantes “Txirlas”
CASTELLO ALBOCASER:
Asteburu honetan moduluz aldatu dituzte, esan dietenez Madriletik datorren agindu bati erantzunez. Hiru euskal preso politiko bakartu egin dituzte, ez dituztelarik ez patioan, ez bisitetan elkartzen
Miriam Campos
FONCALENT:
Asteburu honetan moduluz aldatu dituzte, binaka jarri dituztelarik
No hay comentarios:
Publicar un comentario