INDEPENDENTISTAk Sareak independentziaren aldeko ideiak landu, eztabaidatu eta sakontzeko gune zabala jarri du martxan: independentziarako IDEIEN FAKTORIA.
Faktoriaren sorrera jendarteratzeko zenbait hitzaldi-tailer antolatu ditu, horien artean Bilbon martxoaren 29an "Globalizazioa, euskal ekonomia eta independentzia" izenburuarekin burutuko den hau.
Moderatzaileak galdera bana egingo dio gonbidatu bakoitzari aurkezpen gisa eta eztabaidari norabidea finkatze aldera. Bakoitzak 5 minutuko epea izango du lehen galdera hori erantzuteko.
Hortik aurrera, tailerreko parte hartzaile guztiek, aretoan daudenak eta internet bidez jarraituko dutenak, beren galderak idatziz egingo dituzte eta idazkari batek hatutatuko ditu interesgarrienak direnak eztabaidaren momentu bakoitzean. Kasu honetan, gonbidatu bakoitzak hiru minutuko epea izango du galdera horiei erantzuna emateko. Galderak, iradokitako hizkuntza berean egingo dira (euskara, gaztelania).
Hitzaldian erantzun ez diren galdera guztiak –denbora faltagatik edo momentuan egokiak ez zirelako– internet bidez erantzuteko konpromisoa hartuko du gonbidatu bakoitzak.
Hitzaldi-tailerraren iraupena ordu eta erdikoa izango da, gutxi gora behera.
Hizlariak: Yolanda Jubeto, Oskar Arantzabal, Anton Borja eta Joseba Barandiaran.
Lekua: Bizkaiko Batzar Nagusiak, Hurtado de Amezaga, 6
Eguna: Martxoak 29
Ordua: 19:00
Betan parte hartzera gonbidatu eta animatzen zaitugu.Interneten bidez jarraitzeko, hau da helbidea: www.ideienfaktoria.net
No hay comentarios:
Publicar un comentario