2011/03/24

Plentzia-Muskiz martxa


http://www.bizkaiabenetanmaite.blogspot.com/


“BIZKAIA BENETAN MAITE” KOORDINADORAK AUZO ELKARTE, TALDE EKOLOGISTA ETA
HERRITAR GUZTIAK OROHAR GONBIDATZEN DITU BIZKAIAREN DEFENTSAN ABIATUKO
DEN MARTXA ERREIBINDIKATIBOAN PARTE HAR DEZATEN



Iraila hasieratik, lurraren defentsan dihardugun zenbait talde biltzen hasi gara, Bizkaia pairatzen ari den hondamenari kolektiboki aurre egiteko beharrak bultzatuta. Bi oinarri basiko eta komunek elkartzen gaituzte:

1. Ingurumena erasotzen duten makroproiektuak gelditzearen beharra.

2. Makroproiektu hauek kokatzen diren herrien erabakitze eskubidearen defentsa eta Bizkaia nolakoa izango den erabakitzeko herritar guztion eskubidea.

Martxak bi fase izango ditu:

Martxoaren 26an, larunbata, Armintzan egingo dugu bat 11:15etan. Bertan prentsaurreko bat egongo da, martxaren aurkezpen modura. Gero Lemoizera joango gara eta Talaia kolektiboak Lemoizeko zentral nuklearraren kontrako borrokak zer suposatu zuen gogoraraziko digu, gaur egun zentralak bizi duen egoera eta etorkizunean etor litezkeen proiektuak aztertuz. Azkenik, Armintzara bueltatu eta musika eta pintxoak izango ditugu, goiza alaituz.

Martxa apirilaren 2an hasiko da eta eskumaldeko kostaldea zeharkatuko du, Plentziatik Lamiakora. Ondoren Bizkaiko zubia gurutzatu eta Santurtziko La Kelo gaztetxean egingo dugu lo. Apirilaren 3an, martxak Meatzaldetik jarraituko du, Muskizen amaitu eta Petronorreko Coke plantaren eta hondartzaren dragaren kontra ari den herri mugimenduarekin bat egiteko.

Bestalde, kolektibo eta elkarte guztiak Bizkaia Benetan Maite manifestua sinatzera gonbidatzen ditugu, Bizkaia jasangarri eta orekatu baten aldarrikapenari atxikimendua emateko. Horretarako, posta bidez erantzun eta zuen oniritzia eman besterik ez duzue. 
Ekarpenak asko eskertuko ditugu.

Eskerrik asko, zuen iritzi, ekarpen eta atxikimenduen zain geratzen gara,

Bizkaia Benetan Maite Koordinadora

No hay comentarios:

Publicar un comentario