2011/06/02

Ekainaren 4an Deustun egingo da Bilboguneko V.edizioa

 
Ekainaren 4an, egun osoan zehar, Bilbogune Kolektiboen Merkatuaren V. edizioa egingo da Deustuko San Pedro plazan.
Bilbogune 30 kolektibo baino gehiago bultzatutako ekimena da. Horien artean eragile sozialak, sindikatuak edota ONGak gaude. Gure lanaren sozializazioa, gure materialaren salmenta eta eraldaketa soziala bilatzen dugu. Horregatik edizio bakoitzean gai bat lantzen dugu. Bostgarren edizio honetan Oroimen Historikoa hain zuzen.
Deustuko Gazte Lokalaren 20. urteurrenarekin koinziditzen duenez, elkarlana eginez, hauxe da egitaraua:

11:00 Bilboguneko pregoia + perkusio tailerra
12:00 hitzaldia: Euskal memoria fundazioaren aurkezpena
Txema Uriarte- Bizkaiko koordinatzailea
13:30 Kalejira antifaxista Hegoaizerekin
15:00 Bertso-hop Bazkaria (121soundsystem, Ibon Ajuria eta Izar Mendiguren
17:30 Bizkaiko erraldoien eguna (iruñea metro geltokitik)
18:00 "La memoria histórica y su importancia para el movimiento feminista”
Miren Llona- Asamblea de Mujeres de Bizkaia; Presidenta del Centro de Documentación de Mujeres Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentrua; Directora de AHOA, Ahozko Historiaren Artxiboa- Archivo de la Memoria; Profesora de Historia de la UPV/EHU
21:00 kontzertuak frontoian: Akatz
23:00 kontzertua gaztetxean: Bad Sound System
Ekainaren 4an, beraz, Deustun ikusiko dugu elkar!
 
 
Bilbogune.JPG

 Info gehiago nahi baduzue: http://bilbogunekolektiboak.tk/


Antolatzaileak: 7 katu Gaztetxea, Ahaztuak 1936-1977, AHT Gelditu,  Antikapitalistak, Askapena, Bilboko Konpartsak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakume Asanblada, Bloque Antiespecista, CGT, CNT, Deshazkundea-Decrecimiento, Gazteriaren Kontseilua (EGK), Eguzki, Ekologistak Martxan, Elkartzen, ESK, Euskadi-Cuba, Euskal Memoria, Eztabaida, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Kolektiboak, GITE-IPES, Herria Abian!, Iratzarri, Izar Beltz Ateneoa, kakitzat, Komantxe Konpartsa, Komite Internazionalistak, Kukutza, Lau Haizetara Gogoan, Mbolo Moy Doole, Okupazio bulegoa, OMAL, Paz Con Dignidad, Plataforma Solidaridad Chiapas, Queer ekintza, Sare Antifaxista, SOS Racismo-Bizkaia, Tas-Tas Irratia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario