Gaur,ekitaldi bat burutu dugu auzoan “Preso gaixoak etxera orain!” lemapean.
Dakizuenez, aste honetan Kirruliren heriotzaren 25, urteurrena izan da eta honek aipamen berezia izan du ekitaldian. Kirruli gogoratu dugu, bere bizitza zelakoa izan zen azaldu da , baita ere bere heriotza zelan gertatu zen.
Bere lagunak eta berarekin kartzelan egondakoak bertan egon dira Kirruli eta zoritxarrez bera bezala kartzelak eraildako guztiak gogoratu nahi izan dute.
Kirruliren familia bertan izan da eta omenaldi xumea egin zaio.
Bukatzeko une hunkigarria bizi izan dugu, izan ere gure auzoko preso baten hitzak entzun ahal izan ditugu, Jon Yurrebasorenak. Jon Kirruliren lagun mina izan zen eta berarekin hasi zen bere militantzia politika eta urteak eman zituzten elkarrekin borrokatzen. Beraz esan bezala gertutik ezagutzen zuen Kirruliren lagunaren hitzak dira hauek:
"Agur eta ohore, Kirruli!
Agur eta ohore beste gudari guztiok!
Kirruli, zuk, beste askok bezala, dena eman zenuen Euskal Herriaren askapen nazionala eta sozialarengatik.
Gaur ere, handik eta hemendik, horretantxe saiatzen ari gara.
Hain zuzen ere,borroka jarrera, presio eta enfrentamendu gabe ez da Espainak eta Frantziak ezarritako kateak apurtzea posible izango.
Beraz, eutsi eta aurrera beti independentzia eta sozialismoaren bidean.
Gora Euskal Herria Askatua!
Gora Euskal Herria Sozialista!
Gora Euskal Herria eta Askatasuna!"
Gora Euskal Herria eta Askatasuna!"
No hay comentarios:
Publicar un comentario