2012/08/20


Ikurriñari omenaldia eta kalejira berdea abuztuaren 23an
Aurten ere independentziaren aldarrikapenak bere tokia izango du Bilboko Aste Nagusian. Independentistak Sareak abuztuaren 23a, osteguna, aukeratu du jaia eta aldarrikapena uztartuz independentziaren oihua kalera ateratzeko.

Arratsaldeko 18:30etan IKURRIÑARI OMENALDIA egingo zaio, Bilboko Konpartsek antolatuta, Arriagan. Independentistak Sareak bat egiten du omenaldiarekin eta bertan parte hartzeko deia egiten die herritarrei. Ikurriña Euskal Herriaren naziotasunaren ikur nagusietako bat izanik, omenaldia gure herriaren askatasunaren aldeko grina erakusteko gune egokia dela ikusten dugu eta, horrexegatik, zapi berdeak eta bandera independentistak eramatea eskatzen diogu jendeari eta independentziaren oihuaren bitartez lau haizetara zabaltzea ikurriñaren benetako esanahia.

Omenaldia amaitu bezain laster, Independentistak Sarearen KALEJIRA BERDEA hasiko da eta musika, dantza eta independentziaren aldeko aldarrikapena eramago du jaigunera. Areatzan eta Alde Zaharrean zehar egindo du bere ibilbidea kalejirak.

Saretik independentista guztiak ekimen hauetan parte hartzera animatzen ditugu herriz-herri hedatzen ari garen olatu berdeak bere isla izan dezan Bilboko Aste Nagusian ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario