Larunbateko Bilboko konpartsen desfilea:
Gurea ez da soilik desfile dibertigarria eta koloretsua.... zerbait
gehiago bada....errebindikatiboa, partehartzailea eta azken finean bere
egunean jaia herrikoia eta guztiona izateko deialdiaren jarraipena da.
Lehengo desfilea Erriberatik egin zen, Atxuritik Arenaleraino, eta
hortik aurrera Gran Viara pasa ginen, 2004. urtean Udaletxeak Bilboko
Konpartsakekin zuen lan amankomuna bertan behera uztea erabaki zuen
arte.
Hortik
aurrera udaletxeak Gran Via okupatu izan du, eta Bilboko Konpartsakek
Hurtado Amezagatik desfilatu du. Azen hiru urtetan Bilboko Konpartsakek
maila igo du eta gure desfilea inauterietako zapatuan dagoen ekimenik
potenteena bilakatu da.
Aurten ere gure asmo nagusia mantentzen dugu: sinez uste dugu Bilboko
hiritarrok ez dugula inauteri banatua merezi, gastua bikoitzarekin
(Kulturan izandako diru murrizketa....) eta udaletxearen partetik gero
eta programazio eskasagoarekin.
Gurekin batera desfilean ere artista hauek egongo dira: ITZIARREN SEMEAK, LEHENDAKARIS MUERTOS, TXAN MAGOA eta sorpresa gehiago!!
Guk ahal dugun guztia jarriko dugu honetan ere, eta desfile animatua,
interesgarria eta partehartzailea diseinatu dugu. Beraz, hemendik
aprobetsatuko dugu deialdia zabaltzeko eta desfilean parte hartzera gonbidatzeko
Gogoratu: desfilea zapatuan, otsailaren 9an izango dela.
Beraz animo eta parte hartu!!
Gora Bilboko Inauteriak!!
Lekua: Plaza Circular, arratsaldeko 6etan
Sari banaketa: PLaza Berria, gaueko 10ak inguruan
Ibilbidea: Plaza Circular - Calle Buenos Aires - Plaza Ernesto Erkoreka - Calle Sendeja - Calle Viuda de Epalza - Calle Arenal - Plaza Arriaga
No hay comentarios:
Publicar un comentario