Arrate Rodríguez artista poliedrikoak musika talde bat
osatu nahi zuen hastapenetik: taldekideak hautatu,
musika estiloa zehaztu, ñabardura estetikoak zaindu... eta
prozesu guztia kamerarekin erregistratu. “Andy Warholek
Velvet Underground egin zuen; nik Zuloak egingo dut”
aipatzen zuen umorez Arratek. Gauzak nonbait, okertu
egin ziren, eta “experimentua” bertan behera uztea
erabaki zuen. Grabaturiko material guztiari San Franciscon
grabatutako bideo-mezu bat gehitu zion, eta dena bidali
zion Fermin Muguruza musikaria eta dokumentagileari,
bere ahizpa Eiderren bidez. Fermin Muguruza
musikariaren dokumental berri honek emakumez bakarrik
osatutako Zuloak rock taldearen ibilbidearen jarraipena
egiten du, Euskal Herriko beste emakumezko musikari
batzuen ekarpena ere aldarrikatzeko.
Gonbidatua: Fermin Muguruza, zuzendaria
Emanaldi berezia · Proiekzioa bukatzean Zuloak taldearen kontzertu akustikoa
Otsaialk 26, asteartea, Cine Club FAS (Indautxu plazako El Carmen elizaren aretoan)
Info gehiago: www.zuloak.com/
No hay comentarios:
Publicar un comentario