2013/02/01

Jorge Oteizaren erakusketa ikusgai Abando auzoan

1950. eta 1990. urteen artean hainbat materialekin ondutako 18 eskultura biltzen ditu, tamaina txikikoak denak ere.

Jorge Oteizak (Orio, Gipuzkoa, 1908-Donostia, 2003) burdinaz, altzairuz eta alabastroz egindako piezak bildu ditu Michel Mejuto galeristak, Bilbon duen aretoan. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Madrilgo bildumagileen lanak dira, eta horietako batzuk ez dira inoiz jendaurrean erakutsi

1950. urtekoak dira obrarik zaharrenak. Zeramika industrialez landutako San Isidro bi dira, zehazki. Eta figuratiboak izanagatik, errealismoaren barnean sailka ezin daitezkeela ohartarazi du Mejutok. “Figurazio aurreratu batez ari gara hizketan”, nabarmendu du.
Arantzazuko apostoluen friso  ezaguna sortzeko prozesuan egindako zirriborroetako bat ere jaso dute. Hamasei apostolu daude lan horretan.
Bilboko galerian bildutako obren artean badira, halaber, espazio betea eta hutsaren ikerketan sortutako lan esanguratsuak: kutxa hutsak, kutxa metafisikoak eta esferaren desokupazioaren eremuei dagozkien obrak. Martxoaren 27a arte izango da erakusketa, Bilbon.

Erakusketa: Michel Mejuto Galeria. Juan de Ajuriaguerra kalea, 18. zbkia.

Iturria: Berria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario