2013/05/04

Grebalariak aske!!



Dakizuen bezala, iazko ekainean, Ertzaintzak gure auzoko laguna, Aitor Fernandez eta Deustuko beste hiru gazte atxilotu zituen 2012ko martxoaren 29ko Greba Orokorraren egunean Bilbon gertatutako istilu batzuetan parte hartu izana leporatuz. 
Epailearen aurrean agertu ostean aske geratu ziren, epaiketaren zain. 
Hasiera-hasieratik susmatu genuen poliziaren muntaia baten aurrean geundela, eta susmo horiek berretsi egin ziren haien kontrako akusazioa zehatzen berri jakin genuenean. 
Akusazio larriaz izateaz gain, poliziak gertakarien inguruan emandako bertsioan soilik oinarritzen dira, gazte horien parte-hartzearen inolako frogarik gabe. 
Horri guztiari fiskaltzaren zigor eskaera izugarria gehitu behar zaio: 42 urtetik gorako espetxe zigorra gazte horietako hirurentzat (14 urte inguru bakoitzarentzat) eta 18 hilabeteko lan soziala adingabearentzat, egun hartako istiluekin lotutako hainbat delitu leporatuz.

Lau gazteen askatasuna aldarrikatzeko plataforma bat antolatu da, eta kanpaina bat martxan jarriko da .

Maiatzaren 7an,asteartea goizeko 11:00etan, prentsaurrekoa emango du Euskalduna Zubiko eskaileretan, kasua salatzeko eta plataforma aurkezteko.

Prentsaurrekora joateko gonbitea luzatzen dizuegu indautxutar guztioi, eta baita gogoratu ere, Indautxun, astelehenero, 20:30ak inguru Kirruli Kultur elkartean asanbladak burutzen direla

Denon partehartzea oso garrantzitsua da, hurbil zaitezten animatzen zaituztegu

MUNTAIA POLIZIALIK EZ! ERREPRESIOARI EZ!
BESTE EREDU EKONOMIKO ETA SOZIAL BAT ORAIN!

No hay comentarios:

Publicar un comentario