2009/04/20

denok Valentziara






Bai, hori da egun hauetan Zazpiak Bat Athletic Taldeko kideok daukagun pentsamendua, Valentziara joan behar dugu eta koparekin itzuli, noski. Bidaia antolatzen hasi gara. Autobusa asteartean, gaueko 12etan, aterako da Kirrulitik eta goizeko 8retan iritsiko gara Valentziara. Buelta ere gauez egingo dugu baina handik irteteko ardua emaitzaren arabera finkatuko dugu. Bidaiak 50€ balio izango du (taldekidentzat 30€). Zerrenda irekita dago jadanik Kirrulin, animatu eta izena eman.


Aipatu behar dugu ere Sevillaren aurkako partiduan antolatu genituen ekintzak oso arrakastatsuak izan zirela. Egun itzela izan zen. Goizetik ibili ginen Indautxutik giroa sortzen eta bertso-triki-poteoan jende askok parte hartu zuen. Txiki geratu zitzaigun Kirruli herri bazkarirako, 80 lagunetik gora bildu ginen baina guztiontzat egon zen janaria eta ederki bazkaldu genuen. Uste dugu partiduan zehar eta ondoren bizitakoa kontatzea ez duela merezi, denok baitugu gogoan. Gau horretakoa eromena izan zen eta Kirruliren sabaia dago horren lekuko.


Martxoaren 28an egin genuen gure taldearen inagurazio festa. Hurrengo alean kontatuko dizuegu nola joan zen dena.



AUPA ATHLETIC

No hay comentarios:

Publicar un comentario