2014/03/13

Kirruli Libre! Patxi Libre!

Madrilen azken hilabteetan zehar burutu den epaiketaren azken eguna izanik konzentrazioa burutu dugu Indautxun Kirruli Kultur Elkartearen eta gure auzokidea den Patxi Bengoaren absoluzioa eta askatasunaren alde.


2014/03/07

Kirruli eta Patxiren aldeko konzentrazioa Indautxun

Datorren astezkenenan, martxoak 12, Madrilen udazkenetik aurrera 35/02 sumarioaren harira ematen ari den epaiketaren azkenengo eguna izango da.

Epaiketa politikoak burutzea salatzeko eta beste behin ere gure auzokidea den Patxi Bengoaren askatasuna eta Kirruli Kultur Elkartea libre uzteko eskatzeko konzentrazioa burutuko dugu.

Konzentrazioa
Martxoak 12, asteazkena.
19:30tan
Kirrul Kultur Elkartearen aurrean


2014/03/04

www.uriola.info, proiektu berria Bilbon martxan

Bilbon informazioa euskaraz, digitalean eta auzolanean zabaltzen duen hedabide baten falta zegoela ikusita uriola.info sortu dugu BERTON, PREST! eta BILBO HIRIA IRRATIAk TOKIKOMen laguntzarekin; betiere beste euskarazko hedabideei ateak zabalduz. Horrela komunikabideetan ahotsik ez duten Bilboko auzo, elkarte, talde, eragile eta abarren ekintzak ez dira ezerezean geldituko jendearengana heldu ezinik.


Uriola.info hedabide bat baino askoz gehiago da; plataforma bat. Bertan, Bilboko euskarazko hedabide ezberdinen informazio bateratua kontsumitu ahalko dugu eta hori gutxi balitz, hiritarrek parte hartzeko eta informazioa helarazteko aukera zabala izango dute.

Bi modu daude horretarako, erabiltzaile bihurtzea edota plataformako kide izatea. Erabiltzaileek albisteetan euskara hutsezko erantzunak emango dituzte eta kideek aldiz, argazkiak, artikuluak, iruzkinak zein bestelako edukiak sortu ahalko dituzte. Norbanako bakoitzak erabakiko du kide edo erabiltzaile izango den.

Erabiltzaileek plataforman bertan toki pertsonalizatua izan dezakete, profill bat; blog pribatua baina zabalkunde publikoarekin.

Erabiltzaileei, behar izanez gero, uriola.info-ren erabilera azalduko zaie ikastaro txiki baten bidez edo argibide orri bat helaraziz.

Beraz, uriola.info-k informazio emari ezberdinak izango ditu.
1. Zuk (zuek) sortutakoa. Norbanakoek euren kabuz bilbotarrei helarazi nahi dieten informazioa.
2. Uriola.info-k sortuko duena. Bilbon ematen diren prentsaurreko, ekitaldi, egitasmo eta berrien zabalkundea.
3. Kanpo blogak eta web orrialdeak. RSS bidezko lotura izango dute uriola.info-rekin.
4. Bilboko euskarazko hedabideen informazio jarioa. Bilboko hedabide ezberdin ugari dira uriola.info sortzen dutenak eta horien guztien informazioa plataforman kontsumitu daiteke zuzenean. Adibidez, BERTON eta PREST! aldizkariek eta BILBO HIRIA IRRATIAk argitaratutako oro.
5. Sare sozialetatik (Facebook eta Twitter momentuz) datorren informazioa.

Nortzuk dira kideak? Nortzuk erabiltzaileak?
· Erabiltzaileak. Izena edo ezizena eman osteaz, argitaratutako albisteetan erantzuteko aukera izango duzu, baina bestelako edukirik gehitzeko aukerarik ez duzu izango.
· Kideak. Izen-abizena duten erabiltzaileak dira, anonimoak ez diren norbanako edo taldeak. Horiek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukiak gehitzeko aukera izango dute, baita erantzunak emateko ere.

Zer egin kide egiteko eta edukiak gehitzeko?
· Sare Sozial bidez. Sortu zure erabiltzaile profila eta, ondoren, lotu kontu hori sare sozial batekin (Facebook edo Twitterrekin, momentuz). Sare sozial horietan kontua baduzu, automatikoki agertuko zara `kide´ moduan sare horretan dituzun datuekin (argazkia eta izen-abizenak).
· Kide izaera eskatuta. Bete uriola.info-n, Sartu atalean, zure datuak: izen-abizenak, biografia... eta igo zure argazki bat. Ondoren, zure profilean eskatu uriola.info-ri kide izaera. Kudeatzaile batek ziurtatuko du benetako datuak eman dituzula eta eskaera onartuko dizu. Hortik aurrera, zure iruzkinak, argazkiak, bideoak... edo zure kanpoko bloga uriola.info-ra lotzeko aukera izango duzu.

Behin izena emanda edozer esan dezaket?
Ez, noski. Gogoratu arau sinple hauek:
· BAT. Uriola.info-n parte hartzeko erregistratu beharra dago. Alegia, erabiltzaile bihurtu.
· BI. Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, uriola.info-k akusazioak eta irainak ez ditu onartuko. Halakoak baleude, uriola.info-k kentzeko eskubidea dauka.
· HIRU. Testua euskaraz idatzi behar da. Bestela, uriola.info-k kendu egingo du.

2014/02/25

Kapitalismo eta neoliberalismoaren maisuek Bilbon

Datoren astelehenean, Martxoak 3 goi bilera burutuko dute Bilbon.

Gizarte mugimendu ezberdinek protestak antolatu dituzte.

Martxoak 3 (astelehena). Troika eta bere konplizeak Go home! Pobreziaren errudunak.

10:00tan manifestazioa: Jesusen Bihotzetik 10:00tan manifestazioa: Arriagatik
16:00tan hitzaldia: EHU-UPVko paraninfoan (Abandoibarran)
1
9:00tan manifestazioa: Euskadi plazatik

2014/02/23

LOMCE legeari buruzko hitzaldia eta eztabaida Indautxun asteartean

Datoren asteartean, otsailak 25, indarrean sartzear den LOMCE hezkuntza legeari buruzko hitzaldi eta eztabaida burutuko da Indautxun, Ernai erakundearen eskutik.

LOMCE lege polemikoa badirudi guztion etsai dugula, denok daude beren aurka, baina........zergatik?
Zeintzuk dira LOMCE legearen aurka egoteko arrazoiak?

Hator asteartean Kirrulira eta horri buruz hitz egingo dugu.


2014/02/20

Indautxuko 'Gure esku dago'ren bideoklipa

Asko gara Indautxun Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea duuela sinisten dugunok. Auzoko zenbait bizilagun duela hilabete batzuetatik Indautxuko 'Gure esku dago' taldea antolatzen ari dira auzoan.

2013. urtea bukatu baino lehen taldearen aurkezpen publikoa egin zuten eta oraingoan grabatu izan duten bideoklipa publiko egin dute. Hemen duzue.

Hurrengo ekimen garrantzitsuena datorren Martxoaren 29an izango da. 'Gure esku dago'k ekitaldia iragarri du Bilboko La Casilla polikiroldegian.

Bitartean, bideoklipaz gozatu:



2014/02/16

Euskal Preso Politikoen Kolektiboari elkarrizketa

Euskal presoak. EPPK-ko mintzakidetzarekin elkarrizketa. Marixol Iparragirre eta Jon Olarra. Euskal Preso Politikoen Kolektiboko mintzaideak

«Destino aldaketa eskatuko dugu: Espainiako ziegetan gauzkatenak Zaballako espetxera aldatzea»

«Traer a los presos daría un impulso increíble al proceso»

EPPK-k prestatua du konponbideari ekarpenak egiteko ezinbestekotzat duen neurria gauzatu ahal izateko bidea: Euskal Herrian batzekoa. Aurki egingo dituzte eskaerak multzoka, legeak baliabide gisa erabilita.

Urrats zehatzak iragarri ditu Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, bi mintzaidek eskainitako elkarrizketan: kolektiboko kide guztiek Euskal Herrira eraman ditzatela eskatuko dute, banan-banan. Espainiako kartzeletan dituztenek Araban, hau da, Zaballako kartzelan batu ditzatela proposatuko dute, konponbiderako urrats gisa: «EPPK subjektu aktiboa izateko, ezinbestekoa da kide guztiak espetxe berean egotea». Frantzian dituztenek herritik gertuen dagoen espetxera eramatea galdegingo dute. Eskaerak ez dituzte guztiek batera egingo: «Egoeren eta kartzela urteen araberako sailkapena egin dugu». Gaixotasun larriak dituztenak eta 70 urtetik gorakoak dira eskakizuna formalki, «beren bulegoetan», egingo duten lehenak.

BERRIAk eta Gara-k elkarrekin prestatutako galderei idatziz, euskaraz erantzun diete Marixol Iparragirrek eta Jon Olarrak. Konponbidearen karga «kartzela frontean» dagoela jakitun, erronkari eutsiko diotela adierazi dute, baina gakoa Euskal Herrian egiten den elkarlanean dagoela ohartarazita.


2014/02/12

Epaiketen aurkako bizikleta martxa Bilbotik zehar

Datoren larunbatean, otsailak15, egun Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituak izaten ari diren bilbotarrekiko eta ixteko mehatxua duten elkarte kulturekiko elkartasunez bizkleta martxa burutuko da goizetik zehar.

Gogoratu auzi hau dela eta Kirruli Kultur Elkartea mehatxupean dagoela eta gure auzokidea den Patxi Bengoa epaitua izaten ari dela  iraganean espetxean urte bi igaro ondoren

Bizikleta martxa Otxarkoagatik abiatuko da goizeko 11:30etan eta Santutxu, Uribarri, Deusto eta Zorrozatik ibili ondoren Indautxura, Kirruli Kultur elkartera, ailegatuko da 12:30ak inguru.

Indautxuarrok batu ostean Errekaldera joango gara, ondoren Bilbi eta Abusura, eta Alde Zaharrean bukatuko dugu martxa.

Ez ahaztu kamiseta edo zapi laranja ekartzen. Animatu eta parte hartu!!

2014/02/09

Gabriel Arestiren 'Harri eta Herri' ren inguruko hitzaldiak

2014. urtean beteko dira 50 urte Gabriel Arestiren “Harri eta herri” argitaratu zela. Data gogoangarria, dudarik gabe, euskaltzale guztiontzat, poesiaren historian liburu iraultzailea izan zen, gai sozial eta politikoak jorratuz eta injustiziak salatuz. Nire aitaren etxea” olerkia ziur aski liburuaren guztien artean ezagunena da. Bere lanik esanguratsuena dudarik  gabe.


Urteurrena ospatzeko Bilbo Zaharra euskaltegiak hiru hitzaldi antolatu ditu hizlari ezagunekoin datorren aste honetarako:

Harri eta Herri. 50 urte.

Otsailak 11, asteartea, 19:00tan: Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribe
Otsailak 12, asteazkena, 19:00tan: Karmelo Landa eta Jon Juaristi
Otsailak 13, osteguna, 19:00tan: Itxaro Borda etaAurelia Arkotxa

Hitzaldi guztiak Euskaltzaindiaren egoitzako Areto Nagusian izango dira, Bilboko Plaza Berrian

Informazio gehiago:
Hitzaldiak




Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreiaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errenteak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.

2014/02/03

Bilboko Auzoen Eguna Arenalean BERTAN BEHERA GERATU DA

Bilboko auzo ezberdinetan burutzen diren auzoetako jaiak defenditzeko helburuarekin datoren asteburuan, otsailak 8 eta 9, 'Auzoen eguna' ospatzekoa zen Bilboko areatzan.

Baina astebururako iragarrita dagoen eguraldia haizetsua dela eta bertan behera geratu da.

Aurrerantzean burutuko da eta dakigunean jakinaraziko dugu zein datan.