2012/03/31

Aberri eguna 2012: Apirilak 8 Iruñan

Aurten 500 urte betetzen dira 1512. urtetik, Nafarroako erreinua Gaztelako erreinuagatik konkistatua izan zenetik. Euskal Herriaren independentzia aldarrikatzeko Independentistak sareak aurtengo Aberri Eguna Iruñan ospatzea erabaki du.

Bideoa ikusi:



kartela (ekimenak):

2012/03/28

Greba eguneko mobilizazioak Bilbon

Goizez

- Goizeko 05:15ean deitu dute lehenengo bateratzea Elorrietako kotxeretan.

- 09:15tan manifestazio eta pikete lana Bihotz Sakratutik hasita sindikatuetin batera.
 
- 11:45tan, lau zutabeak mugimenduan jarriko dira: Zabalburutik (Juan de Garaiko gasolindegia), La Salveko zubitik (Alameda Rekalderen hasiera), Deustuko San Pedro plazatik eta udaletxetik  eta plaza Eliptikorantz abiatuko dira.


- 12:30tan Eliptikoan goizeko manifestazioari hasiera emango diote eta Bihotz Sakratuan bukatuko da bilboko erdigunetik



Arratsaldez
Arratsaldean protestekin jarraitzeko mobilizazioa deitu dute plaza Eliptikoan, 18:00etan.


2012/03/26

Grebaren aldeko burrunbada Indautxun

Lan erreformaren aurka eta Martxoak 29ko, osteguna, Greba Orokorraren alde kalekira zaratatsua, burrunbada, burutuko dugu datorren asteazkenean, martxoak 28, arratsaldeko 18:00tatik aurrera Indautxutik zehar.

Hitzordua arratsaldeko 18:00tan da Indautxu plazan, eta zarata egiteko bakoitzak ahal duena eraman behar du (turutak, txilibituak, kazolak, megafonoa,....).

Beranduago ailegatzen bazara bilatu Indautxutik zehar, belarria erne edukiz.

2012/03/25

Denak greba orokorrera martxoaren 29an

Eta ondoren, gorantz joango den borroka plan eraginkorra. Burgesiak ez du inolako asmorik langile klasearen aurkako erasoaldia leuntzeko. PPk onartutako lan erreforma frankismoaren bukaeratik langile klasearen eskubideen aurka egindako eraso handiena da. Erreforma honekin langileak inolako babesik gabe gelditzen dira, eta horrela errazagoa izango da enpresetan beldurra sartzea, lanpostuak mantentzearren soldatapekoak beren lan baldintzak okertzea onartzera eramanez.

Eskuinaren helburua enpresari handiek krisiaren erdian negozio handia egiten jarraitzea eta gero eta aberastasun gehiago poltsiko gutxi batzuetan pilatzea da. Horregatik, bai patronal espainiarra, CEOE, bai euskal patronala, Confebask, gustura daude berarekin. Confebaskeko Idazkari Nagusiak honela esan zuen: «Guk uste dugu erreforma honek biltzen dituen neurrien zati handi bat aspalditik ari zirela eskatzen enplegua sortzen dutenak, eta horiek euskal enpresariak dira».

Borroka eraginkor, bateratu eta masiboaren garaia da
Beharrezkoa da langile familien eskubideen aurkako erasoaldiak erantzuna izatea kalean, langile klasearen eta gazteriaren indar guztiarekin. Hala, martxoaren 29ko greba orokorraren deialdia pauso garrantzitsua izan da langileen kontrako erasoari gure aurkakotasuna eraginkortasunez erakusteko, eta goranzko borroka plan baten hasieran bihurtu beharko luke, langile guztiak eta beren familiak borrokara lotzeko. Helburu hau aurrera eramateko bidean, oso positiboa izan da ELA, LAB, CCOO, UGT eta CIGk, beste hainbat sindikaturekin batera, egun bererako deitzea greba orokorrera. Ekintza batasuna, langileen gehiengoa erakartzen duena, oinarrizko arma da elkartuta dagoen etsaiari aurre egiteko

- Ibon Artola (EH Sozialistako kidea) Berriatik hartuta -


M-29: Burujabetzarako greba orokorra

Krisia gora eta krisia behera, urak harrotuta dabiltza Bidasoa ibaiaren bi aldeetan.

Erreformak, murrizketak, erretreta edo erretiroaren muga gabeko atzeratzea, lan postuak, pentsio murrizketak, prekarietatea, hipotekak, segurtasun eza, banketxeak... denetarik entzuten ari gara azken garaian.

Eta etorriko dena… auskalo! Baina gauza onik ez, ziur.

Gaur egungo esparru juridiko politikoa dela medio Madrilen eta Parisen erabakitzen dute gure etorkizuna, eta horren ondorioz ateratzen gara kalera, hori aldatzeko atera behar gara kalera.

Euskal Herriko langileok gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea eskuratzeko, Euskal Herri osoko eremu sozioekonomikoan garatuko den esparrua aldarrikatu behar dugu euskal lan harremanetarako. Eta ez hori bakarrik, kirol esparruan; egitura propioak behar ditugu, hezkuntzan; sistema propioak…. 

- Naroa Geresta eta Mikel Luloaga (Bai Euskal Herriari). Berria-tik hartuta -

2012/03/22

Blanki, ongi etorri !!! ....Txus, etxera !!!!

Larunbatean harrera beroa eskainiko diogu Indautxun kartzelatik irten berri den Iñaki Bengoa, Blanki, lagunari.


Urte eta erdi eman du Espainiako kartzeletan, eta berriki epaiketa izan ostean aske geratu da.
Ongi etorriarekin batera auzoko tabernetatik poteoa eta bazkaria burutuko dugu.







Hala ere, denak ez dira berri onak. Txus Martin euskal presoak kartzelan mantentzen jarraitzen dute nahiz eta sendaezinezko gaixotasun bat duen.

Administrazioaren itsukeria salatzeko eta Txus kaleratua izan dadin exijitzeko 24 ordu iraungo duen konzentrazioa burutuko da Eliptika plazan; larunbateko eguerditik Igandeko 12:30ak arte noiz manifestazioa burutuko den.

24 orduetako ekimenean bertsoak, hitzaldiak, bideoak.... burutuko dira Bilboko erdiguneko enparantzan


2012/03/19

Asamblea abierta en Indautxu sobre la reforma laboral y la huelga general


La reforma laboral aprobada por el Gobierno español supone una agresión  con graves consecuencias para todos/as los/as trabajadores/as y para quienes se encuentran en desempleo.

Utilizando como excusa la crisis económica el Gobierno ha llevado a cabo la reforma que durante muchos años llevaban reclamando los empresarios: la “flexibilización” del mercado laboral. “Flexibilización” entendida como abaratamiento del despido, reducción de sueldos, temporalidad, precariedad,…

Una reforma que ha logrado poner en su contra a todos los sindicatos y buena parte de los movimientos sociales y partidos políticos, uniéndose en la convocatoria de una Huelga General para el próximo 29 de Marzo.

Para informar acerca de la reforma laboral, debatir en torno a ella y preparar las protestas a desarrollar en Indautxu en contra de la Reforma Laboral se ha convocado una Asamblea abierta este próximo jueves, 22 de Marzo, a las 7 de la tarde en la Plaza Indautxu.

No faltes, porque nos afecta  todos y a todas


2012/03/17

El 29 de Marzo: Un despues

... La crisis que nos envuelve, nos tortura, nos encabrita, nos zarandea, nos escupe y nos hace pensar nos ha abierto en canal el mundo en el que vivimos. Y las instituciones y gobiernos se nos ofrecen limpios de polvo y paja: como servidores de intereses de otros, no de sus gentes y de los conciudadanos. Han convertido al banco en parlamento y al trabajador, al obrero, al currela, al ciudadano en trapo de zapatos. Mandan a sus tropas contra quien reivindica en la calle y protegen con nuestros bienes al saqueador. Las instituciones políticas como sucursales y comerciales de la banca convirtiendo al ciudadano en colilla y en un te callas.

También el 29 de marzo, la huelga general, el puño en alto de las personas dignas debe marcar un antes y un después: Un día de dignidad y solidaridad, una fecha de inicio de recuperación de la institución como foro y encuentro de ciudadanos, de espacio con densidad social, de desalojo de mercaderes.

“… gran parte del endeudamiento público es resultado de políticas públicas erróneas y del rescate escandaloso de los bancos y el sistema financiero... El sector financiero causó el derrumbe de los mercados financieros lo que provocó la crisis económica, desempleo masivo, pobreza y exclusión social, y como consecuencia aumentaron los gastos públicos de los Estados para frenar la caída económica y se han reducido los ingresos fiscales, todo ello ha agravado el déficit; el “golpe de estado financiero” de la UE y la “dictadura de los bancos y las multinacionales, que juntos con los tecnócratas de la Comisión Europea, no elegidos democráticamente, y los gobiernos de la UE imponen políticas económicas y fiscales injustas y que sólo transfieren dinero de los contribuyentes a los bolsillos de los banqueros y el gran capital privado”, clamaban activistas y profesores de diversos países.

Se vive una vez y como en la vida de Sartre, de Beauvoir y de tantos y tantas hay una fecha que puede marcar un antes y un después de dignidad y solidaridad.

-Mikel Arizaleta-

Leer articulo completo 

2012/03/16

Lan erreformaren aurka, Martxoak 29 Greba Orokorra

Espainiako gobernuak onartu berri duen lan erreforma langileok ditugun eskubideetan murrizketa itzelak suposatzen ditu:

- Lanean ezengorkotasuna, behin-behinekotasuna
- Langileen kaleratzean erraztasunak: kalte-ordainketetan murrizketak, gaixoaldi-baja dela eta kaleratzeko 
   eskubidea
- Bizitza pertsonala eta lana uztartzeko zailtasunak
- ...

Nahikoa da!

Krisiaren aitzakipean langileok galtzaile suertatzen ari gara behin eta berriro, eta bankuek eta enpresariek garaile beti!!!

Erantzuteko ordua heldu da, Martxoak 29 itzelezko Greba orokorra burutu behar dugu Indautxun