2012/03/25

M-29: Burujabetzarako greba orokorra

Krisia gora eta krisia behera, urak harrotuta dabiltza Bidasoa ibaiaren bi aldeetan.

Erreformak, murrizketak, erretreta edo erretiroaren muga gabeko atzeratzea, lan postuak, pentsio murrizketak, prekarietatea, hipotekak, segurtasun eza, banketxeak... denetarik entzuten ari gara azken garaian.

Eta etorriko dena… auskalo! Baina gauza onik ez, ziur.

Gaur egungo esparru juridiko politikoa dela medio Madrilen eta Parisen erabakitzen dute gure etorkizuna, eta horren ondorioz ateratzen gara kalera, hori aldatzeko atera behar gara kalera.

Euskal Herriko langileok gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea eskuratzeko, Euskal Herri osoko eremu sozioekonomikoan garatuko den esparrua aldarrikatu behar dugu euskal lan harremanetarako. Eta ez hori bakarrik, kirol esparruan; egitura propioak behar ditugu, hezkuntzan; sistema propioak…. 

- Naroa Geresta eta Mikel Luloaga (Bai Euskal Herriari). Berria-tik hartuta -

No hay comentarios:

Publicar un comentario