2010/04/02

Indautxun ere, asko gara: bil gaitezen!




Pasa den asteartean, Indautxuko plazan, ibilbide eta sentsibilitate ezberdinetako 120 auzokide bildu ginen Aberri Egunaren aldeko adierazpen bat irakurtzeko. Ekitaldi xumea baina mamitsua izan zen.

Azken hilabeteotan ezker abertzalea eztabaida sakon batean murgildurik egon da. Ildo berri bat abian jartzea erabaki dugu. Indar metaketa eta euskal gizartea aktibatzea dira gure xedeak. Eta hau herriz herri eta auzoz auzo egin behar dugu. Mugimendu independentista zabala, anitza eta indartsua eraiki nahi dugu eta lanari ekin diogu Indautxu mailan ere. Ekitaldi hau lehenengo ariketa baino ez da izan, hemendik aurrera elkarlan honetan urrats berriak emango ditugu eta gure auzoan ere asko garela Euskal Herri burujabe batekin amesten dugunok adierazteko kalera ateratzen jarraituko dugu. (Adierazpena irakurri)

2 comentarios:

  1. Zorionak Indautxuko abertzaleak. Asko gara bil gaitezen

    ResponderEliminar
  2. Independienteak gara txo!!!!!!!!

    ResponderEliminar