Jabi, ezkerretik lehenengoa, Fernando Etxegarai Pinki, Alfon Etxegarai eta beste preso guztien askatasuna aldarrikatzen.
Laster bi urte beteko dira Jabi Larreategi, Atxulo, joan zitzaigun, 57 urte zituela. Militantzia politikoa zela eta, Atxulo 70. hamarkadaren hasieran, muga gurutzatu behar izan zuen bertan babesa hartzeko, baina Prefekturak kaleratze agindua eman zuen bere aurka 1972an. 1973an, Luis Carrero Blanco almirante eta Francoren ordezkoaren bizitzarekin amaitu zuen atentatuan, Ogro operazioa, parte hartu zuen, lehergailuak jartzeko tunela abiatzen zen pisua berak alokatu zuela, besteak beste. Atentatuaren ondorioz, Espainiak bere estradizioa eskatu zion Gobernu frantsesari, baina Frantziak uko egin zion eskaerari.
Hamarkada bat beranduago, 1984an, Ipar Euskal Herrian egindako sarekada batean harrapatu eta Parisera deportatu eta bertan konfinatu zuten, baina Larreategik uko egin zion ezarritako zigorrari. Handik aurrera, 1986an Poliziak ETAko nazioarteko arduraduna zela eta Aljerian eta Nikaraguan zebilela zabaldu zuen. 1993an, Nikaraguak Espainiaren esku utzi zuen eta hurrengo urtean, berriz, Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitu eta errugabe jo zuen. Handik aurrera bizi zen Bilbon eta Plentzian.
Jabiren agurra eta omenaldia Gorlizko Astondoko hondartzan
No hay comentarios:
Publicar un comentario