2011/01/12

Urtarrilaren 27an greba orokorra

Guztiok gara jakitun Espainiar Estatuak Urtarrilaren 28an Pentsioen Erreforma egingo duela, eta horren aurrean Euskal sindikatuek Greba Orokorra deitu dutela hilaren 27rako.

Murrizketa hauek Euskal Herri guztiaren kontrako eraso bat da, erabakitzea eta subirotasuna ukatua dugulako. Baina erasoa ez da  maila nazionalekoa soilik, Euskal Langileriaren aurkako eraso bat da.

Ez dute desberdintasunik egingo  jubilatuak, gazteak, langileak, ikasleak, emakumeak.. Jubilatuok geroz eta baldintza kaskarragoetan biziko gara, hurrengo urteko pentsioak gainera izoztuak ditugularik. Gazteok, ere bagara horren kaltetuak, jubilazioa urrun izango dugularik, pentsio osoa kobratzeko 30 urterekin lan merkatuan( esplotazioaren merkatuan) sartu eta handik ezin gara baztertu ez lanerako ez langabezira, bestala akabo. Hau da langileri klase osoa izango da murrizketen jo puntua eta bere kaltetua.

Bainan kaltetuenak emakumezkoak izango gara. Sistema Kapitalista Patriarkarrean balore gutxien duen eskulana gara. Amatasuna bada beste traba bat gure ibilbide profesionalean, parekidetza ez da existitzen umea izandakoan, kaleratuak izan gaitezke edozein momentuan, etxeko lanetan aritzeko behartuak izaten gara familiaren pisua gugan geratzen delarik... Horrek ekarriko digu, beharrezkoak izango diren kotizazio urteak ez betetzera. Gehitu ditzagun faktore gehiago emakume izateari, gaztea izatea, langile klasekoa eta atzerritarra esaterako, horrek zerk ekarriko digu? Kapitalak eskeintzen diguna, MISERIA!

Krisiak egoera honetara ekarri gaituelaz solasten dira baina Pentsioen Sistema Publikoa aztertuz, superabita dago. 2009ko datuek diote (azkenak izan dira) ehuneko 0,8ko superabita egon dela. Orduan pentsioak krisian daude? Egia esanda bai, baina pentsio pribatuak dira kinka larrian daudenak. 2008Ko datuak dira aurki daitezkeen eguneratuenak, eta 6094 milioi euro zeuden horrelako planetan, baina 2006 aldiz 8000 milioi euro zeuden, ondorioz 2 urtean 1906milioi euro galdu dituzte.

Hori konpontze bidean egingo dutena betikoa da LANGILEAK ordaindu dezatela krisia, gu garelako ez hitzik ez dirurik dugunak. Eta nola ez arlo publikoak gure eskubideak oparituko dizkiete banketxe, aseguro eta enpresei.

Murrizketa basatien aurrean Greba Orokorra da dugun bide bakarra, borrokarena. Horrek duhintasuna erakusten du, eta horrelako adibide asko ditugu inguruan Grezia, Frantzia, Magreb...
Borrokak eramango gaitu sozialismora.

Marcos Komandanteak esan zuen “ Nos quieren quitar la tierra para que nuestros pasos no tengan camino que recorrer.” Baina guk Euskal Herrian ez diegu nahi dutena egiten utziko, guk gure bidea egingo dugu askapenera eramango gaituena.

27an GREBA OROKORRA! GURE AUKERA INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario