Azaroaren 11tik 18ra bitartean izango da aurten Zinebi, zinema dokumentalaren eta film laburren Bilboko nazioarteko jaialdia. 53. edizioa du aurtengoa, eta, aurreko urteetan bezala, zinema jaialdia hasi aurretik PreZinebin bildutako jarduera programa zabala izango da Bizkaiko hiriburuan.
PreZinebi programazioan kokatzen da "Arriya (la piedra)" pelikularen proiekzioa.
Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren gizartearen inertziaren kontra borroka egin ezinik; beren bizitzan denbora joaten uzten… ihesbiderik eta amaierarik gabeko borroka.
Arriya (la piedra) + Iñigo Muguruza & Lurra (kontzertua)
Edificio Ensanche
Azaroak 8 ,asteartea, 20:00tan
Arriya (la piedra) pelikularen trailerra
No hay comentarios:
Publicar un comentario