Erle mulkoek toki egokia aukeratu behar izaten dute erlauntzarentzat. BERRIAk ere erabakiak hartu ditu orain arte; besteak beste, sarean ahalik eta informazio eskaintzarik aberatsena eta ugariena egitea, euskaraz.
Azken urteotan, hedabideak sakon aldatzen ari dira. Egunkarien salmenta jaisten ari da (BERRIArena ez da hainbeste apaldu, harpidedunen leialtasunari esker), eta informazioa sarean jasotzen dutenen kopurua gora doa etengabe. www.berria.info webguneak, adibidez, batez beste 18.000 bisitari ditu egunero (175.000 bisitari bakar eta 500.000 bisita hilean).
Etorkizunera begira jartzeko sarean proiektu sendoa eskaintzearen garrantziaz jabetzen garelako, urtetik urtera gure eskaintza zabaltzen ari gara webgunean: edizio jarraitu osatuagoa, Berria TB, www.berriketan.info, webgune bereziak, bideoak... eta guztia, DOAN. Bide horretatik jarraitzeko, argi dugu edukien lanketari lotutako negozio eredu berriak sortu behar ditugula, eta horretan ari gara.
Baina paperaren salmentaren eta publizitatearen jaitsierak (azken urteetan, %30 galdua da, 1.300.000 euro) oso egoera zailean jarri du BERRIA Taldea; sareko publizitateak ez du ematen, eta etorkizunean ere ez dirudi emango duenik www.berria.info gisako proiektu bati eusteko lain.
Edukiak libre eta doan ematen jarraitzeko eta sareko zein papereko eskaintzari eutsi eta osatzeko, herritarren sostengua eta bultzada behar dugu. Zure ziztada behar dugu. BERRIA proiektuak, euskarazko komunikabide nazionalak aurrera egin dezan, 5.000 laguntzaile behar ditu.
Izan zaitez berrialaguna: Informazio gehiago
No hay comentarios:
Publicar un comentario