2011/11/29

Bilbon, euskaraz bizi nahi dugu

Bilboko Euskalgintzak euskararen eguna ospatzeko, abenduaren 1etik 4ra ekintza eta eskaintza ezberdinak antolatuko ditu “Euskaraz bizi nahi dut” lelopean.
 

Euskalgintza euskararen aldeko eragile eta elkarteen bilguneak, euskararen eguna egun bakar batera mugatu baino lau egunetan zehar ospatzea erabaki du aurten. Horrela, abenduaren 1etik 4ra hainbat egitasmo antolatuko dituzte ″jendearen euskararekiko burujabetasuna bultzatzeko″ eta ″Udaletxeko hizkuntza politikan aldaketak eskatzeko″.

No hay comentarios:

Publicar un comentario