Hiriaren zein bilbotarron egunerokotasunaren nondik norakoak ezkerreko ikuspuntu batetik jorratzeko konpromisoa berretsita, auzoek, hiritarrek eta herri mugimenduak hartuko dute aurrerantzean jardunaren ardatza.
Bestelako Bilbo bat posiblea dela sinesten dugunok jendartearen eraldaketa lortzeko komunikazio tresna eraginkorrek berebiziko garrantzia dutela badakigu.
Norabide horretan, egungo baliabide guztiak (aurrerapen teknikoak, sare sozialak, auzoetako eta elkarteetako blogak, parte-hartzea sustatzeko dinamikak) iritzi kritikoa sortzeko bidean jarri nahi dituzte.
Horregatik, proiektu eraberritua ezagutzera emateko egingo duten aurkezpen ekitaldira joateko deia luzatu nahi dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario