2011/12/08

Mumia Abu Jamal

Mumia Abu-Jamal, Philadelfiako poliziaren arrazakeria eta indarkeria salatzen zuen Pantera Beltza Alderdiko kide ohi, ekintzaile eta kazetari ezaguna, 1981eko abenduaren 9an Daniel Faulkner polizia zuria erailtzeagatik heriotza zigorrera izan zen kondenatua.

80. eta 90. hamarkadetan zehar Mumiaren aldeko nabaritasunen helegiteen aurkezpena ukatua izan da eta bere errugabetasuna geroz eta ageriagoa zen. EEBBetako eta mundu osoko kaleetan Mumiaren aldeko babes handia zela eta, 1995ko eta 1999ko exekuzio datak indargabetuak gelditu ziren eta 2001era pasa zioten heriotza sententzia kaleratzeko epea.

Ahots gabekoen ahotsa” bezala ezagutua den Mumia Abu-Jamalek, 30 urte daramatza Pensilvaniako SCI Greene espetxean preso politiko moduan, bizi osorako zigorraren eta heriotza zigorraren artean borrokatzen, heriotza eta bizitzaren artean borrokatzen.

Euskal Herrian ere Mumia Abu Jamalen aldeko lagunak daude, eta ondoko ekintzak antolatu dituzte:

... NIRE BIZI OSOA ESPETXEAN bideo dokumentala:
2011-12-09, ostirala: Mumia Abu-Jamalen kasuaren inguruko dokumentalaren emanaldiak Euskal Herriko txoko ezberdinetan, Global Screening delako moduan:
Bilboko Gatazka Gunean, Erronda kalea, 20h 
Bilboko Izar Beltz Ateneo, Irala, 19:30etan 

... Mumia Abu-Jamalekiko elkartasun ekintza:
2011-12-10, larunbata, 11:30etan, Bilboko Erriberako Zubia, Conde Mirasol kalean:, EEBBtako Heriotzaren Korridorean dagoen preso politikoa: prentsaurrekoa, informazio banaketa, musika, grafiti, zubiaren izen aldaketa sinbolikoa

 
Informazio gehiago:
www.freemumia.com/
mumiaaske.wordpress.com 

No hay comentarios:

Publicar un comentario