2011/12/06

Espainiar konstituziorik ez, Independentzia !!

Independentistak sareak "ekintza berde bat" egin du gaur Tutera aldean, Espainiako Konstituzioaren egunean, "Espainiako nazionalismoaren ikur" Osborne zezenaren gainean. "Euskal Herriak pairatzen dituen inposaketa guztiak salatzeko", sareko kideek 'Independentzia' hizki handiz margotu dute Tutera eta Argetasen arteko zezena.
Halaber, ikurrinak, Nafarroako banderak eta independentziaren aldekoak zabaldu eta bengala berdeak piztu dituzte, "independentziari argi berdea emateko eskatzeko".
Independentistak Sareak dei egin dio euskal gizarteari "bere geroaren jabe bilakatzeko" lanean nahiz mobilizazioan jarraitzeko. "Inoiz baino argiago ikusten dugu gaur egun independentzia dela aukerarik onena Euskal Herriarendako. Oparituko ez digutenez, begibistakoa da indarrak biltzen, sentsibilizazioa zabalduz eta aktibismoa zein mobilizazioaren bidez lortu beharko dugula".

No hay comentarios:

Publicar un comentario