Blanki, Iñaki Bengoa, asteartean epaituko dute.
Epaiketa, orain dela 8 urte gertatutako istilu batzuen ondorioa da. Istilu horiengatik 3 pertsona kondenatuak izan ziren, eta dagoeneko kalean dira. Duela urte ta erdi, Ertzaintzak Iñaki atxilotu zuen, DNA froga berri batzuk zirela medio.
Astelehenean, Otsailak 27, Indautxu plazan 20:00etan kontzentrazioa burutuko da epaiketa hau salatzeko, "No mas juicios farsa, Blanki absoluzioa" lelopean.
Epaiketa asteartean izango da, hilak 28, Madrilgo Audientzia Nazionalean. Norbaitek egun horretan joan nahi badu zerrenda bat dago Kirruli Kultur Elkartean izena emateko. Kotxea eramateko aukera daukanak ere beste zerrenda bat du. Astearte goizerako kedadak asteleheneko kontzentrazioan komentatuko dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario