2012/02/14

Charla-debate sobre Indautxu con Bildu

Asteartean, Bilboko udaletxean Bildu koalizioaren zinegotzi diren Txema Azkuenaga eta Helena Gartzia izan genituen gurekin batera Indautxun.

Zortzi hilabete inguru daramate Bilboko udaletxean, baina jada konturatu izan dira egungo alkatea eta udal-gobernua, euren gehiengo absolutua aprobetxatuz, udaletxea euren erara gidatzen dutela, oposizioa eta herritarrak askotan kontutan izan barik.

Bilduk nahiko lukeen udaletxea zein den kontatu ziguten: herritarrei irekia, partehartzailea, herritarren beharretara zuzendua euren egitasmoak, eta ez horrenbeste turismora, euskalduna,...

Horrez gain aukera zabala izan genuen Indautxuko auzoari buruz hitz egiteko, eta zein den egun dituen beharrak, horien arten honakoak daude:

- Gizarte etxe baten falta gizarte eragileak eta herritarrak biltzeko (Alondegia erdi pribatua izanik, bertan bildu ahala izateko ordaindu beharra dago, eta Barraincua kaleko udaltegia Abandon dago kokatuta, ez Indautxun).

- Merkataritza txikia babestea nazioartekomerkataritzaren aurrean

- Kirol-ekipamenduak: Casilda parkeko kanastak urrutiratu egin dituzte Euskalduna jauregirantz, Casilla polikiroldegia erdi itxita dago, ez dago futbito zelairik, eta Casilda parkean zenbait gazte bulder bat eraikitzeko egitasmoaren erabakia oraindik ez da jakin

- Euskaren presentzia urria auzoan

- Indautxuk auzo izaera duen edo ez

- Etxebizitza lortzeko arazoak gazteentzar

No hay comentarios:

Publicar un comentario