Indautxuko auzoan 27.839 pertsona bizi gara, eta ez dugu udaltegirik.
Indautxuko auzoa Abando auzoarekin batera Bilboko 6. barrutia osatzen du, "Abando" izenekoa. Bilbo osoa zortzi barrutitan banaturik dago eta barruti bakoitzak derrigorrez eta gutxienez udaltegi bana izan behar du. 6. barrutiko udaltegia Barrainkua kalean dago, Abando auzoan hain zuzen ere, eta Indautxutik nahiko urrun.
Ez da bidezkoa Indautxuko auzoak udaltegirik ez izatea, horrek eragina zuzena baitauka indautxuarroi eskaintzen zaigun kultur eskaintzan.
6. Barrutian 2011. urtean zehar barrutiak berak 9 ekitaldi kultural antolatu zituen, hain zuzen: "La música me divierte", "Junio, programa cultural", "Música de bolsillo", "Mila musika haria - III encuentro con la guitarra", "zirkuitoa", "zinebiklub", "actuaciones corales", "exposiciones", "salón de actos del C.M. Barrainkua".
Soilik 9 ekitaldi horietatik 3 antolatu ziren barrutiko udaltegitik kanpo, hau da, 9tik 6 ekitaldi Barrainkuako egoitzan burutu ziren, Abandon.
2012. urterako egoera oso antzekoa izango da, 6 ekitaldi kultural daude programatuak barrutian burutzeko urtean zehar, eta horietako 4 Barrainkuako udaltegian izango dira.
Garaia da Indautxuk udaltegi propioa izan dezan eta barrutiko ekimen kulturalak bai Abandon zein Indautxun burutuak izan daitezen.
(Jarraituko du)
No hay comentarios:
Publicar un comentario