2009/04/03

Ongi etorri Kirruli Kultur Elkarte blog honetara!

Badakizu Kirruli Kultur Elkartea zer den?

Ziurrenik ezagutzen gaituzu, hona zatozelako lagun artean egotera, zurito bat hartzera, futbola ikustera... Kartelak jartzen, bileretan, mobilizazioetan eta hauteskundeetan Euskal Herriaren aldeko indar politikoetan ikus gaitzakezu.

Azken bolada honetan, ordea, erakunde terroristaren zati ekonomikoa garela entzun ahal izango dezakezu boterearen komunikabideetan, gure jantokian koktel molotov-ak egiten direla, eta auskalo zer astakeriak esango dituzten gutaz...

Hori dena, Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzen ari baikara diote: 20 urtez Indautxuko auzoan eredu askatzaileak, ezkertzaleak eta euskaltzaleak sustatu ditugulako.

Zuek ikus dezakezue ea zein den Kirruli Kultur Elkartearen jarduera, zer egiten den zehazki hemen burutzen diren bileretan, eta zuok buru ditzakezue nahi dituzuen jarduerak Euskal Herriaren eta Euskal Herrian zapaldutako gazteria, militante, ezkertzale, ekologista, eta emakumeon aldekoak baldin badira.

Beraz, zuen kabuz pentsatzera animatu nahi zaituztegu, zuen lagunei eta senitartekoei informazioa ematera, antolatzera eta borrokatzera estatu zapaltzaileen doilorkeriaren aurka.

Egoitza ixten badigute ere, borrokaren garrak iraunen du!
Jotake independentzia lortu arte!
Eutsi eta ez etsi!

No hay comentarios:

Publicar un comentario