2009/04/27

AHT elkarlanaren prentsaurrekoa

AHT elkarlanak pasaden astean, Eusko Jaurlaritzak erabiltzen duen formatuarekin, gutunak banandu zituen etxez-etxe. Gutunetan AHT-ak izango dituen gastuak azaltzen dira, Ogasun Sailako gutun modurat, mugimenduak izenpetua.

Gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak ukatu egin dio elkarlanari, prentsaurrekoa burutzeko baimena.Prentsaurrekoa Koldo Mitxelena aretoan egitekoa zen, eta bertan gutunen asmoa azaldu nahi zuten, eta momentuz eutsi egin diote deialdiari. Debekuaren argudioak barre egiteko modukoak dira, esatearren: " realizarla seria el colmo de la farsa..."; eta argudiorik barregarriena zein den ezetz jakin? Ba konta egingo dizuet, gutunak ustezko urduritasuna sortu dutela pentsionistengan, arrazoia, gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan izanda, kexkaturik daude beraien pentsioak kolokan omen daudela.

Pentsiodunei azaldu beharko zaie, nola hain urduri badaude ,AHT gelditzeko indarrak metatzeko unea dela.
Euskal Herriak inoiz baino determinazio handiagoz atara behar da kalera, eta guztion indarraz AHT geldituko dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario