Aurten apirilaren 10, 11 eta 12an muga gaindituko dute aldarrikappen argi batekin, LOTU INDEPENDENTZIARA!. Hori dela eta hilabete honetako elkarrizketarako auzoko gazte mugimenduko Zuriñe eta Aitor aukeratu ditugu.
- Hasteko, azaldu ahal duzue zein izango den aurtengo martxaren ibilbidea?
Apirilaren 10ean Amaiurren ekingo diogu bideari eta bertan harrera ekitaldia izango da. Inposaturiko muga pasa eta Baigorrin amaituko dugu. 11n Baigorritik Anhauzeraino eta 12an Donibane Garazin amaituko dugu bertan egun osoko jaia izanda.
- Arrazoi bereziren bat izan duzue ibilbide hau aukeratzerakoan?
Bai, ibilbide honekin bi estatuek inposatzen dizkiguten mugak, fisiko eta politikoak gainditu nahi ditugu. Herri bat osatzen dugu, Zuberoa, Araba, Lapurdi, Nafarroa, Bizkaia, Nafarroa Behera eta Gipuzkoa. Europako herri zaharrena hain zuzen ere, hizkuntza, kultura, ohitura eta izaera berezia izan eta garatu duena , nazio bezala bere etorkizuna erabakitzeko eskubide osoa izanez. Horregatik, aurtrengo Gazte Martxarekin bereziki zapalduta eta askotan ahaztuta ditugun Euskal Herriko bi lurralde, Nafarroa eta Iparralde, astinduko ditugu.
- Badirudi ibilbidea apurtxu bat latza izan daitekela. Zer egingo duzue bakoitzak eramango duen ekipajearekin? Lo egiteko lekurik aproposarik egongo da?
Zamarik handiena duen ekipajea gordetzeko aukera egongo da, horretarko furgoneta batzuk egongo dira bertan sartzeko. Bestetik, Baigorrin, Anhauzen zein Donibane Garazin akanpalekuak egongo dira. Horretarako, martxako bonoa dutenek izango dute bertan lo egiteko aukera eta motxilak gordetzeko kontsigna izango da.
- Ibiltzeaz aparte, goxatzeko momentuak egongo dira?
Noski. Lehenengo gauean ikusentzunezkoak izango dira. Anhauzen, jaialdia izango da martxan goazenontzat. Musikherria gaua izango da eta jai giroa nagusituko da herri osoan. Aberri egunean, hots, apirilaren 12an, autobusetan joango gara Irun eta Hendaia arteko bidea egitera bertan ospatzeko. Ostean Donibane Garazin harrera ekitaldia egin eta egun osoko jaia eta aldarrikapena nagusituko dira baxe Nafarroako hiriburuan. Gauean, EKITALDI POLITIKOA eta kontzertu ikaragarriak izango ditugu: Kasu + MAK, Def Con Dos, Su Ta Gar, Delorean eta Mouss & Hakim. Azkenengo kontzertu hauetarako sarrerak erosteko aukera egongo da, aurrez zein bertan.
- Bukatzeko, zer esango zenioikete Euskal Herriko gazteei martxara joan daitezen?
Gure helburua hauxe izanda, milaka gazte biltzea "lotu independentziara" lelopean, bi estatu zapaltzaileen iruzur eta inposaketei aurre egiteko eta gura ahotsa entzunda izan dadila. Horregatik, egungo ustelkeria, zatiketa, euskararen heriotzarako kondena, emakumeon kontrako indarkeria, etxebizitza eskubidearen ukapena, hezkuntzaren merkantilizazioa eta sistema kapitalista eta frantziar eta espainiar inperialismoaren menpeko egoera honen ondorioak sufritu eta aldatu nahi dituzten guztiei egiten diegu deialdia. Inperialismoaren eta kapitalismoaren kate guztietatik aske bizi nahi duten gazteei deialdia apirilaren 10, 11 eta 12an izango den Gazte Martxan parte hartzeko. Animat eta lotu independentziara!
No hay comentarios:
Publicar un comentario