2009/04/01

ikurrina, geurea






Orain dela urte bat, Apirilaren hasieran, Estatuko epaileek Españako bandera Bilboko Udaletxean jarri behar zela erabaki zutenean, Azkuna alkateak ez zuen inongo zalantzarik izan. Agian bere keska bakarra zen jendea estankera jartzen ikustean haserratuko zela. Baina hori berehala konpondu zuen: gaueko ordu bietan, ixil-ixilik, izkutaturik, jarri zuten Estatuarekiko gure menpekotasunaren sinboloa. Banderak beti balkoi nagusian jartzen dira, baina badaezpada, hau teilatuan ipini zuten inork ez kentzeko.


Ikurrak herri normal batean ez dira oso garrantzitsuak, baina jendeari bere herriaren sinboloa ikustea gustatzen zaio. Eta hauek izkutatu behar. Ez dira lotsatsen? Herri baten kontrako banderak etsaiek bakarrik inposatzen dituzte, eta gauaz eta izkutaturik, irabazi ez duten etsaiek, edo oso koldarrak direnek. Harroputzak bai, baina ahul eta koldarrak ere. Handik ibiltzen naizen bakoitzean, nik ez dut bandera hori ikusten, baizik eta polizia batzuk, beltzez jantzita, gauaz, linterna kaskar batekin, lapurrak bezela, teilatuan; eta amorrua baino, irribarre bat irtetzen zait.


Orain, urte bat betetzen denean, kaleak ikurrinaz bete behar ditugu: Ostegunean manifestazioan eta ikurrinari omenaldian parte hartzen; Aberri Egunean, berriz, balkoi eta leihoetan ikurrina jartzen, GEUREA DELAKO

No hay comentarios:

Publicar un comentario