2009/10/09
Urriaren 12an denok kalera!
Gerra zikinaren eta faxismoaren aurkako mobilizazioa urriaren 12an:
Bilbon, arratsaldeko 19:30etan Indautxu plazatik abiatuta
Azken urte edo hilabeteotan errepresioaren eragina modu ezberdinean
jasa dugun herritarrak bildu gara hemen.
Euskal Herrian konpondu gabeko gatazka politiko baten zurrunbiloan
jarraitzen dugu oraindik orain, izan ere, herri honen eskubideak
aitortu eta benetako konponbide justu eta demokratiko baten alde egin
ordez, bestelakoa izan da bi estatuek hartu duten bidea.
Errepresioaren bideari lotu zitzaizkion bere garaian frantziar eta
espainiar estatuak, eta 2009. urtean, oraindik orain bide horri
loturik jarraitzen dutela agerikoa da.
Hamaika aurpegi ditu errepresioak, eta guztiak erabili dituzte Euskal
Herrian disidentzia politikoarekin amaitzeko asmo bakarra izan duten
unean uneko barne ministro eta presidenteek. Martin Villatik hasi eta
Rubalcabaraino errepresio politikoa izan da estatuak Euskal Herriari
egin dion eskaintza politiko bakarra.
Abendutik hona izan diren lau bahiketa politikoek eta Jon Anzaren
desagerpenak garamatzate hau esatera. Errepresio estrategia jauzi
berriak ematen ari da, eta ez da kasualitatea Euskal Herrian zortzi
hilabeteren buruan Alain Berastegi, Lander Fernandez, Dani Saralegi
eta Juan Mari Mujika bahituak izatea eta Jon Anzak desagerturik
jarraitzea. Honek guztiak ondo marrazturiko jarduera bati erantzuten
dio. Errepresio estrategiaren baitan militante politikoak bahitzeari
ekin diote, militantzia politikoa zigortu, disidentzia politikoan
beldurra zabaldu eta informazio politikoa lortzeko helburuarekin.
Gerra zikina iragana baino oraina da Euskal Herrian.
Jonek desagerturik daramatzan bost hilabete hauetan erakunde
publikoak eta klase politikoa isilik mantendu dira. Azken egunetan
informazio berriak plazaratu dira eta honek pentsatzera garamatza
Euskal Herriko klase politikoan inork baduela informazio gehiago
desagerketa honen inguruan. Erakunde eta alderdi politikoei
desagerketa honen aurrean jarrera argi bat hartzeko eskaera egin nahi
diogu. Hemen jada ez du balio isilik egoteak, gai honen inguruan
adierazpenik ez egiteak. Inork informazioa badu, Jon non dagoen eta
zer gertatu den argitzeko balia dezala eskatzen dugu. Pertsona baten
desagerpenaz ari gara, guda zikina indarrean dela adierazten duten
gertaeren testuinguru batean. Arduraz jokatzea da eskatzen dioguna
Euskal Herriko klase politikoari, instituzioei, kazetariei. Isiltasun
honekin amai dezaten eta eskura dituzten baliabideak erabil ditzaten
eskatzen diegu: Jon aurkitzeko, zer gertatu den argitzeko, ardurak
mahai gainean jartzeko eta batez ere, guda zikina behin betirako
Euskal Herritik desagertzeko.
Errepresio estrategiaren porrotak errepresio bide are basatiagoak
martxan jartzera eraman ditu, herri honetan eremu baten aurka denak
balio duen etenik gabeko jazarpen egoera bat sortu dutelarik.
Errepresioak intentsitatez gora egin du azken garaietan, eta horren
adibide dira bahiketa politikoez gain preso politikoen argazkien
aurkako sorgin ehiza edo Ertzaintzaren bortizkeria bera. Honekin
batera, errepresio giro honetan jarduera faxisten ugaritzea ematen ari
dela ikus dezakegu, besteak beste gure senideen memoria erasotzeari
ekin diotelarik. Europan inon ez bezalako polizia kopurua dugu Euskal
Herrian, kolore guztietako uniformez apaindurik. Poliziak demokrazia
eta bakea bermatzeko daudela saldu izan digute, baina hori horrela
balitz hemen inon baino demokrazia gehiagorekin inon baino baketsuago
biziko giñateke. Baina hemen dauden milaka polizien lana ez da hori
justuki. Hemen poliziak torturatu egiten du, herritarrak jipoitu eta
atxilotzen ditu, kontrolez betetzen ditu errepideak eta disidentzia
politikoak jarraituak eta jazarriak dira bere eskutik. Benetako estatu
autoritario batek benetako salbuespen egoera ezarri du Euskal Herrian.
Urriaren 12an ez dugu ezer ospatzeko. Egun honek errepresioa, Guardia
Zibila, tortura eta gerra zikina sinbolizatzen du Euskal Herrian.
Honen aurrean konponbide demokratikoa da guk aldarrikatzen duguna. Eta
argi dugu bide errepresiboa eta soluzio demokratikoak ez direla
osagarriak, kontrajarriak baizik. Guk Euskal Herriak bizi duen gatazka
politikoa konpontzea nahi dugu, herri honetan justizia eta demokrazia
ezartzea bilatzen dugu, errepresioaren benetako memoria egitea.
Etorkizun demokratiko baterako bidean beharrezkoa ikusten dugu
halabeharrez mugarik ez duen errepresio eta jazarpen ero honi bidea
ixtea. Horma bat jarri behar dugu herri honetara sufrimendua eta gerra
baino ez dakarren bidearen erdian, eta herritarren mobilizazioaren eta
presioaren bidez soilik lortuko dugu hori egitea. Gaur arte, gerra
zikinaren aurrean beharrezkoa izan da mobilizazioa, herritarren babesa
eta aktibazioa. Gerra zikin berrituaren aurrean ere mobilizatzen
jarraitzeko deia egiten dugu.
Zentzu honetan, egun horretan hego Euskal Herriko lau hiriburuetan
burutu diren manifestazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.
Bereziki, gaurko honetan Jon Anzaren senideei gure babes eta maitasun
osoa eskainiz amaitu nahi genuke agerraldia.
Gerra zikinaren eta faxismoaren aurkako mobilizazioa urriaren 12an:
Bilbon, arratsaldeko 19:30etan Indautxu plazatik abiatuta
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario