2012/01/11

Miriami ongi etorria Alde Zaharrean

Pasa den larunbatean Indautxun ongi etorria eman ondoren, Alde Zaharreko Herri Bilguneak euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia egingo du larunbat honetan Santiago plazan, bertan Miriam Campos preso ohia egongo da

Espainiako espetxeetan lau urtez egon eta gero, aske geratu zen aurreko ostiralean, hilaren 6an, preso bilbotarra. 2007an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, 18/98 makrosumarioan auzipetua. Auzitegi Nazionalak 11 urteko espetxe zigorra ezarri zion eta gerora, Auzitegi Gorenak 7 urte eta erdira jaitsi zuen zigorra. Lau urte hauetan Alakant, Murtzia I eta Murtzia II espetxeetan egon da preso.

Presoen aldeko ekitaldia burutuko dute larunbat honetan, hilaren 14an, Santiago plazan arratsaldeko 19:00etan eta Miriam Campos preso ohia bertan egongo dela iragarri du Alde Zaharreko Herri Bilguneak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario