Horrela dio Bilboko udaletxeak:
"INDAUTXU ETA CAMPUZANO PLAZAREN ARTEAN, GREGORIO DE LA REVILLA OSO-OSORIK BERRITZEA
Aurreko urteetan, Indautxu plaza eta Campuzano plaza goitik behera eraldatu diren arren, azken ukituak eman behar dira inguruan. Horretarako, bi kale horien arteko lotunea den Gregorio de la Revilla kalea berritu behar da osoosorik.
Hori dela eta, honako jarduketa hauek garatuko dira bertan:
- Espaloiak handiagotzea, irisgarritasuna hobetuz.
- Ur eta saneamendurako sareak berritzea, beharrezkoa izanez gero.
- Argi-sare berria ezartzea, barrutiko gainerako kaleetan erabilitako estetika-irizpideak eta eraginkortasun energetikorako irizpideak kontuan hartuta.
KOSTUA, GUTXI GORABEHERA 1.200.000,00 €.
Leer proyecto en castellano
No hay comentarios:
Publicar un comentario