2012/10/16

ZukGua prozesuaren aurkezpena Indautxun

Zer da gazte ZUKGUA?
Herriz herri abiatu duten gazte prozesua da Zukgua. Prozesu honen bitartez gazte antolakunde bat sortzeko asmoa dute, independentziaren aldeko eta ikuspegi ezkertiarreko gaztez osatuko dena. Jatorria, udan zehar aurrera eramandako hausnarketa eta harreman dinamikan dago. Herriz herri gazteok antolatzeko duten beharraz hausnartu eta ideia hau partekatzen igarotako hilabeteen ostean aterako ondorioa da.
Gazte antolakunde baten beharra dagoela argi dute, orain zer nolako antolakundea nahi duten, zehaztu behar dute. Hortik izena beraren izana ere. Norbanakotik (ZUK, gutako bakoitzak) kolektibora (GU, osatzen dugu). Guztion ekarpena beharrezko baita benetako gazte antolakunde anitz eta zabal bat osatzeko, guztion zaporea eta guztion grina. Baina, ez hori bakarrik, izan ere, kolektibo diren heinean, gazte modura kezka, arazo eta bizi ikuspegi propio bat dutelako, prozesua berak geuretzat ere aberasgarria izango da (gozatu, ikasi, landu, eztabaidatu, partekatu, harremandu…ko garelako).

Indautxun, prozesuaren aurkezpena, larunbatean, urriak 20, eguerdiko ordu 1etatik aurrera.



2012/10/14

Bypass, euskarazko pelikula, Indautxuko zinemetan

Ez dugu sarritan izaten zinemetan pelikulak euskaraz ikusteko aukera, eta are gutxiagotan ikusten ditugu Euskal Herrian eta euskaraz grabatutako filmak zinemetan. Baina oraingoan ezohiko aukera horietako batez gozatzeko aukera daukagu; izan ere, Bypass pelikula Euskal Herriko aretoetan estreinatu da.
Albiste bikaina da komedia hau joan zen hilabetean Donostiako Zinemaldian ikusteko aukera izan ez genuenontzat. Patxo Telleria aktore, umorista eta gidoilari ezagunaren lan honek Gorka Otxoa (Goenkale, Vaya Semanita, Pagafantas) eta Barbara Goenaga (Goenkale, Izarren Argia) ditu protagonista, eta zinema-aretoa barre-algaraz bete omen zuen Zinemaldian.

Indautxun ikusgai daukagu bai Multicines zinemetan zein Alondegiko Golem zinemetan.

Gainera, filma Bilbon eta batez ere Abando eta Indautxun girotua dago. 
LABURPENA: Xabi (Gorka Otxoa) Bartzelonan bizi da neskalagunarekin (Barbara Goenaga). Egun batean, Maria (Sara Cózar), bere adiskide bat, hilzorian dagoela eta berarekin maiteminduta dagoela esaten diote. Orduan, Xabik erabakitzen du Mariari maite duela esatea, bere lagunaren azken egunak gozoagoak izan daitezen. Baina kontua da ezusteko albiste horri esker Mariak ustekabean sendatzea lortzen duela eta Xabirekin harreman formala izan nahi duela. Medikuek Xabiri esan diote edozein albiste txar hilgarria izan daitekeela Mariarentzat, eta, orduan, harekin maiteminduta dagoen itxurak egiten jarraitzea erabakitzen du.






2012/10/07

6 hilabete Iñigo Cabacas hil zutenetik





Badira sei hilabete Athleticek Schalcke 04ren aurka San Mamesen binaka berdindu ostean europar ligako finalerdietara ailegatzea lortu zuela. Tamalez horrelako kirol lorpenak urriak direnez, ospatzeko arrazoi ona zen, eta hori egin zuten milaka bizkaitarrek Bilboko kaleetan zehar gau hartan, eta baita gure taberna inguruan, horien artean Iñigo Cabacas.    

Ez zen lehen aldia izan, ezta gutxiago ere, tamalez, ezagutzen ditugu Ertzaintzaren kargak eta euren pilotakadak gure inguru hurbilean. Horregatik diogu Iñigoren heriotza ezin dela nahigabeko gertaera baten gisa aurkeztu, edo istripu bat moduan, ertzainek burua galtzen baitute horrelako gertaeretan eta pilotakadak jaurtitzen dituztelako edozein lekura (gerritik behera zein gora) jendea hurbil egonik ere.

 
Ahaztu behar ez den beste kontu bat Ertzaintzaren karga Kirruli Kultur Elkartearen parean eman zela, eta hau ez zen kasualidadea izan. Ertzainek bazekiten gure lokalaren inguruan ia edozer egiteko baimena bazutela berain nagusiengandik, azken finean ezkertiar eta abertzaleeei egurtzea dohain izan ohi da, eta besteetan bezala inork ez zuen ezer esango.
Sei hilabete igaro dira, eta ia-ia hasieran bezala gaude: ez dute gertatutakoaren deskribapen zintzo eta osoa egin, ez digute inongo argazki edo bideorik erakutsi han gertatutakoaz, inork ez du bere dimisioa aurkeztu eta inor ez da zigortua izan. 


Epaitegiek erabaki dezatela esango dute, baina irizpide juridikoez aparte, badaude baita irizpide politikoak, eta sei hilabete hauetan Eusko Jaurlaritzaren jokaera guztiz lotsagarria izan da. 


Iñigo eta Ertzaintzaren jarreraren ondorioz zauritutako gogoan.

Justizia nahi dugu !!

Asteartean, Urriak 9, goizeko 11:00tan konzentrazioa Buenos Aires kaleko epaitegien aurrean

2012/10/04

Gabriel aresti gogoan Abandon

Bilbok eman duen poetarik onenetarikoa goaoan izango dute laister Kafe Antzokia eta bere izena daraman euskaltegiko lagunek.

Euskalduna, ezkertiarra, polemikoa, kritikoa, lagunak eta etsaiak izan zituen Euskal Herrian, eta behar baino goizago hil egin zen.

Animatu eta parte hartu haren omenez antolatu diren ekitaldietara.




2012/10/02

Contra los recortes, los miércoles al sol



Tenemos muy presente la situación global de crisis que sacude a diario a los y las bilbaínas en su conjunto: personas trabajadoras, paradas, mujeres, jóvenes, discapacitadas, pensionistas, estudiantes, comerciantes, migrantes, y demás colectivos somos víctimas directas de los abusos y recortes que se están realizando en nombre de la crisis por la clase financiera y empresarial, respaldada por buena parte de la clase política. Ejercen su poder indiscriminadamente sobre todas las clases populares para que seamos nosotras y nosotros quienes paguemos las consecuencias de sus ansias de riqueza y avaricia.

Nadie nos ha preguntado nuestra opinión, no nos tienen en cuenta para tomar decisiones, dan por hecho que vamos a asumir todo tipo de recortes y medidas, y que no nos vamos a cuestionar el actual modelo de reparto de la riqueza. Sin embargo, somos conscientes de la necesidad de implantar un equilibrio socio-económico donde los valores basados en la justicia, solidaridad y participación, entre otros, primen sobre los intereses de los grupos responsables de la crisis. Y es por ello que si en esta coyuntura actual alguien debe ajustarse el cinturón y hacer sacrificios por el bien común, sin lugar a dudas, han de ser las personas y sectores responsables de esta ruinosa situación socio-económica, desvalijada de recursos, potencialidades y valores. Si las victimas directas de la crisis son los y las ciudadanas, a ellas y ellos tendrían que ir dirigidas directamente todas las ayudas sociales y económicas, ya que es el ciudadano y ciudadana de a pie quien necesita liquidez y financiación para poder vivir con dignidad frente a los abusos de la banca y los mercados especulativos.

Son muchas las razones que nos empujan a seguir saliendo a la calle a protestar, a defender nuestro derecho a no ser engañados, a luchar por un futuro mejor, a hacernos oír, a exigir cambios contundentes...