Badira sei hilabete Athleticek Schalcke 04ren aurka San Mamesen binaka berdindu ostean europar ligako finalerdietara ailegatzea lortu zuela. Tamalez horrelako kirol lorpenak urriak direnez, ospatzeko arrazoi ona zen, eta hori egin zuten milaka bizkaitarrek Bilboko kaleetan zehar gau hartan, eta baita gure taberna inguruan, horien artean Iñigo Cabacas.

Ahaztu behar ez den beste kontu bat Ertzaintzaren karga Kirruli Kultur
Elkartearen parean eman zela, eta hau ez zen kasualidadea izan. Ertzainek bazekiten
gure lokalaren inguruan ia edozer egiteko baimena bazutela berain
nagusiengandik, azken finean ezkertiar eta abertzaleeei egurtzea dohain izan
ohi da, eta besteetan bezala inork ez zuen ezer esango.

Epaitegiek erabaki dezatela esango dute, baina irizpide juridikoez aparte,
badaude baita irizpide politikoak, eta sei hilabete hauetan Eusko
Jaurlaritzaren jokaera guztiz lotsagarria izan da.
Iñigo eta Ertzaintzaren jarreraren ondorioz zauritutako gogoan.
Justizia nahi dugu !!
Asteartean, Urriak 9, goizeko 11:00tan konzentrazioa Buenos Aires kaleko epaitegien aurrean
Asteartean, Urriak 9, goizeko 11:00tan konzentrazioa Buenos Aires kaleko epaitegien aurrean
http://leninisme.blogspot.com.es/2012/10/ainhoa-goikoetxea-pnv-eskirola.html
ResponderEliminar