Zer da gazte ZUKGUA?

Gazte
antolakunde baten beharra dagoela argi dute, orain zer nolako
antolakundea nahi duten, zehaztu behar dute. Hortik izena beraren izana
ere. Norbanakotik (ZUK, gutako bakoitzak) kolektibora (GU, osatzen
dugu). Guztion ekarpena beharrezko baita benetako gazte antolakunde
anitz eta zabal bat osatzeko, guztion zaporea eta guztion grina. Baina,
ez hori bakarrik, izan ere, kolektibo diren heinean, gazte modura kezka,
arazo eta bizi ikuspegi propio bat dutelako, prozesua berak geuretzat
ere aberasgarria izango da (gozatu, ikasi, landu, eztabaidatu,
partekatu, harremandu…ko garelako).
Indautxun, prozesuaren aurkezpena, larunbatean, urriak 20, eguerdiko ordu 1etatik aurrera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario