2010/01/25

EPPK gose greban. Agiria


Agiria: «EPPK gose greban»

Hilaren 11n hasitako itxialdia 15ean amaitutzat eman genuen. Salaketa astea egin dugu 18tik 22ra artean honako aldarri zehatzekin:

-Hilaren 18an, Jon Anza euskal borrokalaria bahitu zuten egun berean gertaera hura salatu dugu indar biziz. 21 urtetan EPPK-ko kide izan den burkidearekin zer egin duten jakin nahi dugu. Ardurak exijitzen jarraitzen dugu. Jakinarazten dugu, aurrerantzean hileroko egun berean salaketa eguna izango dugula espetxe guztietan bere berri izan arte. Ohore zuri, Jon!

-Salaketa aste honetan halaber, isolamenduan eta bakartasunean diren gure kideak, beste kideekin jar ditzatela exijitu dugu. Ez dugu onartzerik gutako inor sakabanaturik, urrundurik eta bakarrik egotea. Borroka honetan direnei arnasa eta eskua luzatzen diegu, Roanneko espetxean urte hasieratik horretan ari den Lorentxa Gimonen kasua adierazgarri. Sakabanaketa hiltzaileak amaitu behar du.

Orain, hilaren 25ean Frantziako eta Espainiako espetxeetan gaituzten EPPK-ko kideok gose grebari ekingo diogu. Gose greba ekintzarekin dagokigun Estatus Politikoaren aldarrikapen eta errekonozimenduari indar berezia eman nahi diogu.

Euskal Presoak Euskal Herrira! Amnistia osoa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario