2010/01/10

Eskubide politikoen alde, ekitaldia antolatu dute hilaren 30erako Bilbon


(Berria egunkaritik ataratako albistea)

AITZIBER LASKIBAR.

Bilbo

Euskal herritarrek bizi duten eskubide zibil eta politikoen urratze egoera «gainditu» beharra dagoela sentitzen dute askok; horregatik, hainbat eremutako 50 bat herritar hedabideen aurrean azaldu dira, «egoera iraultzeko unea» dela esateko. Eskubide politiko eta zibil guztiak denenak direla aldarrikatu dute, eta hori egia bihurtzeko urratsak egin daitezela eskatu dute. «Tresna kolektibo eta eraginkorrak» martxan jartzeko. Proposamen bat ere egin dute bide horretan aurrera egiteko urrats gisa: ekitaldia antolatu dute hilaren 30 arratsalderako, Bilboko Euskalduna jauregian. Musika, antzerkia, dantza, argia, irudiak eta hitza oinarri izango dituen Eskubide zibil eta politikoen aldeko adierazpena. Udalbiltza auzian auzipetuta dagoen Maribi Ugarteburuk eta Yolanda Jubeto EHUko irakasleak hartu dute hitza, guztien izenean. Aurkezpen mahaian eserita eman diote babesa deialdiari Andoni Mendizabal Lokarriko kideak, Unai Beaskoetxea Haika-Segi auzian auzipetu zutenak, Josu Murgia Aralarreko kideak, Jon Aritz Bengoetxea EAkoak, Oiakue Azpiri 18/98 auzian auzipetu zutenak, Unzalu Salterain EHNEko kideak eta Igor Urrutikoetxea LABekoak. Iazko urrian Arnaldo Otegi eta ezker abertzaleko beste zazpi lagunen aurkako operazioan atxilotu zuten Amaia Esnal ere eseri da mahaian, bai eta Igor Porturi eta Mattin Sarasolari, torturatu zituztenean, «maite zaituztegu» esateagatik Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu eta zigortu zuten Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkatea ere.

( jarraitu irakurtzen)


No hay comentarios:

Publicar un comentario